Punto menú Created with Sketch.

BBK Soinu Berriak

BBK 17 otsaila, 2020

BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du eta, horretarako, bigarren urtez jarraian, bere musika-azpiegitura nagusia, BBK Sala, bertoko artista eta talde talentudunen zerbitzura jarriko du. Aukera paregabea izatea maila profesional goreneko eta akustikarik oneneko areto batean jarduteko beren sustapen eta dibulgaziorako: horixe da BBK Salak antolaturiko “BBK SOINU BERRIAK” talde-lehiaketa honen helburu nagusia. Bigarren edizio honetan parte hartzen dutenek ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jasoko dute, beren sustapen-estrategian erabil dezaten. Irabazleak Bilbao BBK Live Festival-en hurrengo edizioan joko du.

“BBK SOINU BERRIAK” zabalik izango da Bizkaian erroldaturiko edozein artistak edo gutxienez Bizkaian bizi den kideren bat duten musika-taldeek parte hartzeko, betiere ez badute diskografia-kontraturik indarrean.

Genero guztiak (Rock, Pop, Soul, R&B, Hip Hop, Trap, Elektronikoa, Surf, Garaje, Folk, Metal…) onartuko dira eta parte-hartzaileen originaltasuna, nortasuna, ahalmena, talentua eta karisma sarituko dira.

Elias Monrealek (Last Tour/Meyo Records/Encarta Club), Koldo Bilbaok (BBK Gizarte Ekintza), Deu Txakartegik (WAS/We Are Standard), baieztatzeke dagoen musikari batek eta Iker Barbarak (Zarata-Mondosonoro) osatutako epaimahaiak 12 talderen aurre-hautaketa egingo du, eta talde horiek BBK Salan arituko dira apirilaren 25ean, maiatzaren 9 eta 23an, eta ekainaren 13an. Finala ekainaren 26an izango da, hiru artista edo talde onenekin.

BBK SOINU BERRIAK saioaren irabazleak BBK Live Festival-en hurrengo edizioan joko du eta 4 abestiz osatutako EP bat, Deustuko El Tigre estudioetan grabatua, eta StereoZona kanalaren bideoklip bat eramango ditu. Parte-hartzaile guztiek eramango dute besapean esperientzia ona eta ikus-entzunezko material bikaina beren sustapen eta dibulgaziorako.

Artistek inprimakia bete behar dute beren datu nagusiekin, eta gutxienez hiru abesti eta gehienez bost bidali behar dituzte mp3, aiff edo wav formatuan.

Izena emateko epea irekita izango da apirilaren 10eko gaueko hamabiak arte.

INPRIMAKIA

BBK SOINU BERRIAK IRUDIAK HARTU ETA ERABILTZEKO BAIMENA

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak