Punto menú Created with Sketch.
udalekuak

BBK udaleku gehiago

BBK 12 uztaila, 2018

2018ko ekainaren 25ean hasi da BBK udalekuetako lehen txanda Urdaibaiko zentroan. 1.300 leku baino gehiago 7 eta 13 urte arteko txikerrentzat, eta abuztuaren 11ra arte handik igaroko diren zazpi txandetan banatuko dira.

Ingurumena errespetatzen eta bizikidetza sustatzen ikasteko diseinaturik dago BBK udalekuen jarduera-programa. Kirolak naturaren erdian, tailerrak eta txangoak sartzen dira. Aukera berrien artean, Splash Park dago, zentroan 2019tik aurrera izango diren berrikuntzen artean egongo den ur-instalazioa.

1960ko urteetatik, familia eta lan-bizitza bateragarri egiten laguntzeko ekimena da BBK udalekuak, aisialdi eta hezkuntzako erreferente bat.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak