Albisteak

BBK Udalekuak

BBK Udalekuak uda honetan itzuliko dira, COVID-19aren ondorioz bi urtez etenda egon ostean, eta, alde batetik, zentroko jarduerak ingurumen-gaietara bideratuko dituzte, bereziki klima-aldaketaren aurkako sentsibilizaziora; horrela, aisialdirako gune bat sortuko dute, haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan ikasteko planetaren oraina eta etorkizuna jagon edo zaintzen.

Eta, bestetik, ingelesa eta euskara konbinatuko dituzte komunikazio-hizkuntza gisa, jarduera-programa zabal eta askotarikoan.

Gaur bertan, martxoak 1, BBK Udalekuetarako izena emateko epea zabalduko du BBK-k, eta ekainaren 27tik uztailaren 30era bitartean izango dira BBK Urdaibai Zentroan, Busturian. Izen-emateak martxoaren 23ra arte egin ahal izango dira BBK eta ZU atariaren bidez (esteka). Deialdia zabalik dago 2009 eta 2015 artean jaiotako adingabeentzat (7 eta 13 urte bitarteko umeentzat). Aurten, BBK-k 900 postu eskainiko dizkie Bizkaiko familiei, astelehenetik larunbatera 5 txandatan banatuta. Egonaldirako kuota 210 €-koa da.

Planeta zaintzeko jarduera ludikoak eta menu osasungarriak

37. edizioan BBK Udalekuak ingurumen-gaietara bideratutako jarduera-programa bat aurkeztuko du, bereziki klima-aldaketaren aurkako sentsibilizazioa. Jasangarritasunaren aldeko apustua beraien eredu gastronomikoan ere nabarituko da, non elikadura osasungarria, orekatua, tokikoa eta kalitatezkoa nagusituko den. Aurtengo honetan, haurrek modu osasungarrian, koipe asko duten frijitu eta jaki elaboratuak saihestuz, eta hurbileko lehengaiekin prestatutako jakiez gozatuko dute.

BBK-k lehentasuna emango dio sasoikoa, tokikoa eta ekologikoa den produktua, inguruko ekoizleek ?besteak beste, BBK Azoka plataforma digitalean parte hartzen duten batzuek? hornitutakoa erabiltzeari, erakundeak lehen sektorearekin duen konpromisoaren parte gisa.

Argibide gehiago: www.bbk.eus