Punto menú Created with Sketch.

BBK Udalekuak

BBK 2 martxoa, 2020

BBK-k gaur, martxoak 2, ireki du izena emateko epea Urdaibain duen Zentroko udalekuetarako, eta epea martxoaren 31ra arte luzatuko da https://bbkytu.bbk.eus atarian. Aurten, BBKren plan estrategikoaren ildo eta erronka berriekin bat eginez, klima-aldaketaren aurka borrokatu eta iraunkortasunaren alde lan egiteko ekintza ludiko eta pedagogikoak jarriko dira martxan. Oraingoan udalekuak korronte horretara egokituko dira, baina beste aldaketa batzuk ere badituzte, esaterako, ingelesa erabiliko da garapen iraunkorrarekin lotutako jardueren komunikabide gisa.

BBK Udalekuen 37. edizioak 1.300 postu eskainiko ditu 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat (2007 eta 2013 artean jaiotakoentzat, biak barne). Familiek ekainaren 22tik abuztuaren 8ra bitartean egingo diren zazpi txandetako batean (astelehenetik larunbatera) hartu ahal izango dute lekua, BBK Urdaibai Zentro berrituan (Busturia), Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean.  Talde guztiak euskaraz eta ingelesez izango dira, uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean egingo dena izan ezik, hirueleduna izango baita.

Apirilaren 27tik aurrera baieztatuko du BBK-k postuen esleipena. Maiatzaren 31 baino lehen onartu beharko dute familiek dagokien postua, BBKetaZU atariaren bidez. Adierazitako epean onartzen ez bada, postuari uko egin zaiola ulertuko da. Ekainaren 1etik aurrera, onartutako postu baten justifikatu bako bajak inskripzioaren zenbatekoaren, 190 euroko kopuruaren, % 20 kobratzea ekarriko du.

Aurtengo urtetik aurrera, BBK Udalekuak ekimenak garrantzi handia emango die ingurumen-balioei, hiru programaren bidez.

  • Klima Aldaketa Orokorra“: bertan, jolas aktiboen, komikien eta beste jarduera ludiko-artistiko batzuen bidez klima-aldaketaren kontzeptuak landuko dira, espero diren eragin edo inpaktuak, baita horrek naturan eta gure bizimoduan dituen ondorioak ere.
  • “CO murrizten”: gauza bera egingo da energia, mugikortasun eta horiek klima-aldaketarekin duten loturarekin, tailer, jarduera fisiko (bela, bizikleta-ibilaldi, …) eta eskulanen bidez. Eta
  • “Natura eta Klima”: natura, izadia, babesteak duen garrantziaren inguruan lan egingo da, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta “erresilientzia” (klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko, edo horietatik suspertzeko, gure gaitasuna) areagotzeko modu adimentsu gisa, uretako jardueren edo gaikako txangoen bidez.

 

INFORMAZIO OROKORRA

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak