Punto menú Created with Sketch.

BBK Urdaibai Zentroa: bizkaitar guztientzat zabalik aisialdiko jarduera berriekin

BBK 12 uztaila, 2018

BBK Urdaibai zentroa bizkaitar guztientzat izango da, aisialdi aktibo eta hezigarriko jarduera berriekin eta adin guztietako jendearentzat.

Gaur, Busturian, proiektu handi bat izango denaren aurrerapena aurkeztu du BBK-k, hau da, bizkaitar guztientzat izango den instalazio-multzo bat sortzea, aire zabaleko jarduera askorekin ingurune pribilegiatu batean.

Gaur egun dauden instalazioei (pilotaleku, igerileku, futbol- edo saskibaloi-zelai edo uretako kirolak egiteko instalazioei) datorren asteburuan jolas-gunea gehituko zaie, escape room-a edo abentura-kiroletarako atala (rokodromoa, tirolina handi bat, huts edo amildegira jauzia…), besteak beste.

Gaur goizean, Busturian, erabilera berrien plan handi bat aurkeztu du BBK-k, Urdaibaiko Erreserbaren erdi-erdian dagoen BBK Urdaibai zentrorako. Proiektua ingurumenarekin begirunetsua da, eta bere helburu nagusia zentroaren jarduera jende guztiarentzat izatea da, aisialdi aktibo, konstruktibo eta hezigarrirako jarduera berriak eskainiz eta bere eremuan dituen 8 hektarea baino gehiago erabat aprobetxatuz.

Banku-fundazioaren ideia zentroa Bizkaia osora irekitzea da. Jarduera berriak pixkanaka gehituz joango da BBK, eta Urdaibaiko Erreserbaren erdi-erdian kokaturik dagoen esparrua oso leku erakargarri bihurtuko du, bertan elkartuz, besteak beste, kirol-jarduerak eta belaunaldien arteko aisialdia, ohitura osasungarriak garatu eta balioak transmititzeko xedeaz.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak