Punto menú Created with Sketch.

BBK VENTURE PHILANTHROPY-REN LAU PROIEKTU IRABAZLEAK AUKERATU DITU

BBK 13 urria, 2020

BBK Venture Philanthropy programa BBK-k Bizkaian, Garapen Jasangarriko Helburuetan (GJH) oinarrituta, gizarte-ekintzailetza eta inpaktuko inbertsioko ekosistema sustatzeko duen estrategiaren barruan dago, eta dagoeneko aukeratu ditu aurtengo lau proiektu irabazleak, aholkularitza eta finantzaketako azken fasera igaroko direnak. Insekt Label, The Good Riders, APlanet eta Labs Land dira.

BBK-k lau startup horiek aukeratu ditu aurrez hautatutako hamaika proiektuen artean. Horiek guztiek aukera izan zuten beren ekimenen eragin edo inpaktua eta negozio-eredua lantzeko, eta modu telematikoan Innovation Bootcampen sartu ziren; berton, aholkularien eta adituen laguntzarekin, beren proposamenak hobetu ahal izan zituzten, prestakuntza jasoz eta hasierako faseetan zeuden gizarte-ekintzailetzako beste proiektu batzuekin harremanetan jarriz. Aipaturiko aholkularitza-lanetan Kutxabankeko eta BBK-ko goi-zuzendariek parte hartu zuten, eta proiektuak hobetzeko diziplina anitzeko ikuspegia eman zuten.

Geroago, programaren hautaketa-batzordeak, BBK-ko eta Ship2B fundazioko ordezkariek osatuak, lau proiektu finalista hautatu zituen, eta horiek datozen lau hilabeteetan laguntza berezia jasoko dute, enpresa handiekin aliantzak eginez beren hazkundea bizkortu edo azeleratzeko eta Venture Philanthropyren 100.000 euroko funts bat eskuratzeko aukerarekin.

Ezarritako sei irizpideren (eragin edo inpaktu, negozio-eredu, berrikuntza, eskalagarritasun, lantalde eta programaren ekarpenaren) arabera aukeratutako lau proiektuen profila honako hau da:

Insekt label
Target behartsuentzako elikagai funtzional eta jasangarriak garatzeko intsektikultura-proiektu bat da, peptido bioaktiboen (proteina) kontzentratu disolbagarrien formatuan.

The Good Riders
Delivery eta azken miliako entregarako lehen plataforma, langileen artean ezinduekin (gure beharginen % 70 gutxienez ezinduak izango dira) zerbitzua emango duena eta gerora enplegu-zentro berezia); horretarako ibilgailu elektrikoak (hasiera batean, bizikletak eta motor elektrikoak) erabiliko dira.

APlanet
Erakundeei Gizarte Erantzukizuna hurrengo mailara eroaten laguntzen die, zenbait irtenbide teknologikorekin (cloud), jasangarriagoak izan daitezen eta gizartean eta ingurumenean eragin positibo handiagoa izan dezaten. Horretarako, eragin-datuak aztertzen ditu, jasangarritasun-txostenak sortzen ditu, boluntariotza korporatiboaren kudeaketa egiten du, etab.

Labs Land
Ikastetxeei eta unibertsitateei benetako hezkuntza-laborategi eta -ekipamenduetarako sarbidea ematen die, Internet bidez. Gaur egun, 30 laborategitarako sarbidea eskaintzen du, 24 unibertsitaterekin batera garatuak 14 herrialdetan, batez ere fisika, teknologia eta ingeniaritza alorretan.

Bigarren fase honetarako hautatuak izan ez diren beste zazpi startupek (Gogoa, The Gravity Wave, Basq Sneakers, Landatu Solar, CIC Nanogune, Offeat eta Fazil Pay) bi workshopetan parte hartzeko aukera izango dute beren proiektuak hobetzen jarraitzeko; workshop bat urriaren 20an izango da eta bestea urtarrilean.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak