Punto menú Created with Sketch.

BBK Venture Philanthropyk 100.000 eurorekin finantzatuko ditu lau startup

BBK 21 ekaina, 2019

BBK-k eta Ship2B-ek bultzaturiko BBK Venture Philanthropy Programak gaur bere Demo Day du Bizkaian, eta ekitaldi honetan Kuvu, Gaptain, Wats eta Life Kontainer lau proiektu finalistek beren bilakaera aurkeztu dute bi erakunde antolatzaileen ordezkariek osaturiko epaimahaiaren aurrean.

BBK Venture Philanthropyren 2019ko programak aukera ematen zien startup finalistei 100.000 eurorainoko finantzaketa lortzeko. Demo Dayn iragarri da azkenean finantzaketa hori lau enpresen artean banatuko dela, 37.000 euro Kuvu eta Gaptain-entzat, 14.000 euro Wats-entzat eta 12.000 euro Life Kontainer-entzat.

Cristina San Salvador-ek, BBKn Gizarte Eraginaren arduradunak, azaldu du “programa honen ardatza gizarte-eragina duten proiektuak, aldi berean iraunkorrak edo errentagarriak ere izan daitezkeenak, bultzatzea dela”. Horregatik, bere erakundetik, Ship2Brekin batera, BBK Venture Philanthropy programa jarri zuten martxan, lehen fasean hautagaitzak jasotzeko, horietatik etorkizun handieneko 10ak hautatu zirelarik.

10 hautagaitza horiek Innovation Bootcamp batean parte hartu zuten, eta han gizarte-eragin edo inpaktu sozial, aldaketa-teoria, negozio-eredu eta abarrez hitz egin zen, eta handik abiatuta, lau finalistak hautatu ziren, eta lau hilabetez mentorizazioa, formakuntza, agerikotasuna eta Ship2B eta BBKren enpresa handien ekosistemarekin konexioak jaso zituzten.

Kuvu, 55 urtetik gorakoak eta 35 urtetik beherakoak batzen dituen online plataforma etxe berean bizi daitezen eta horrela belaunaldien arteko harremanak sortzeko; Gaptain, plataforma honen eginkizuna da haur eta nerabeak babestu eta heztea Internet, sare sozial eta mugikorren arriskuen aurrean; Wats, kirolean indarkeria ezabatzeko balioetan hezten duen metodologia berritzailea sortzen duena; eta Life Kontainer, kontainer bidezko energia-soluziobidea garapen bidean dauden herrialdeetarako, elikagaien kontserbazio eta eraldaketan laguntzen duena, balio erantsi handiagoko ekonomia sortuz; lau proiektu hauek aukera dute orain Ship2B-k eta BBK-k kudeaturiko inbertsio-bideetara jotzeko, 5 milioi euroraino iristen direlarik.

 

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak