Punto menú Created with Sketch.

BBK Venture Philanthropyk aukeratu ditu bere lau startup finalistak

BBK 4 apirila, 2019

2019/04/02

Gaptain, Kuvu, Life Kontainer eta WATS dira Bizkaiko gizarte- eta ingurumen-inpaktuko proiektuak, BBK Venture Philanthropyren azken fasera pasatzeko hautatuak; programa hau BBK-k eta Ship2Bk antolatzen dute gizarte- eta ingurumen-inpaktuko ekintzailetza eta inbertsioa Bizkaian bultzatzeko.

Interesaturik zeuden 100 proiektu baino gehiagorekin deialdi itxi ostean, lau startup finalistak, beste hirurekin batera, programaren lehen fasean parte hartu zuten, eta hainbat sektoretako profesionalen laguntzaz, beren balio-proposamena, negozio-eredua eta proiektuen inpaktua landu zuten. “Gure egoitzan antolatu genuen Innovation Bootcamp-i esker, non parte hartu zuten hautaturiko hamar proiektuek, askoz gehiago ezagutu ahal izan genituen beraien proposamenak eta bultzatzen ari diren lantaldeak”, azaldu digu Cristina San Salvador-ek, BBK-ko inpaktu-arduradunak, eta erantsi du “oso zaila izan zela lau finalistak hautatzea, hamarrek baitute inpaktu-ahalmen handia, ekonomikoa nahiz soziala”.

Orain, programaren fase finala iritsiko da, eta startupak Ship2Bren lau hilabeteko azelerazio-programari batuko zaizkio, eta, Ship2Bren sortzaileetako bat den Maite Fiblak dioenez, bertan “proiektu bakoitzak bere sektorean adituak diren profesionalen aholkularitza pertsonalizatua jasoko du, eta enpresa handien aldetik laguntza estrategikoa hazkundea bultzatzeko helburuarekin”. Gainera, Programaren Venture Philanthropy Funtseko 100.000 eurorainoko finantzaketaz baliatzeko aukera izango dute, baita BBK-k bultzaturiko Mundualdatu Programaren kapital-inbertsioaz eta Ship2Bk kudeaturiko eta Europako Inbertsio Funtsak koinbertituriko Equity4Good inbertsio-bideaz ere.

Startup hautatuak

Gaptain

Ikastetxeetarako Segureskola akreditazioaren bidez, ikastetxeak eta familiak prestatzen ditu pertsonen ongizate digitalaren oinarri diren hiru zutabeetan: Ingurune ziberseguruak, Gaitasun digitala eta Segurtasun eta gainbegiratze teknologia.

Kuvu

Ostatatze-plataforma, non harremanetan jartzen diren gazteak eta etxean lekua libre duten pertsona nagusiak, honela belaunaldien arteko harremanak sortuz.

Life Kontainer

Edukiontzi bat garatu dute, Saharaz azpiko Afrikan elikagaien kontserbazioa eta manipulazioa errazten dituena. Gainera, etorkinak enplegatzen dituzte Bilbon, eta produktua ezartzen den eskualde bakoitzean bertoko pertsonak.

WATS

Metodologia berritzailea, Finlandian inspiratua, balioetan jendea hezten duena kirolean indarkeria ezabatzeko.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak