Punto menú Created with Sketch.

BBKk Adierazle Makrogizatiar batzuk sortu ditu ongizate sozialaren aurrerapenak eta hazkuntza neurtzeko

BBK 20 azaroa, 2020

COVID-19aren pandemiak agerian jarri du garrantzitsua dela herrialde baten hazkuntza neurtzeko orduan adierazle makroekonomikoak soilik kontuan hartzearen aurka doazen eztabaida korronteak barneratzearen beharra. Duela hamar urte baino gehiago, Lan Ekonomikoa eta Gizartearen Aurrerapenaren inguruko Nazioarteko Batzordeak Mismeasuring Our Lives txostena argitaratu zuen: Why GDP Doesn’t Add Up, zeina horrela euskaratu daitekeen ‘Gure bizitzak neurtzen: BPGn-aren mugak aurrerapenaren adierazle gisa’.

Bestetik, Joseph E. Stiglitzek, 2001eko Ekonomiako Nobel Sariak eta korronte horren sustatzailea, zalantzan jartzen du BPGn aurrerapenaren adierazle gisa dituen mugengatik. Bere esanetan, neurketa ezegokiek politika ezegokiak ekarri dituzte. Bere ustez ‘BPGn adierazleak bezalakoak baztertzeko unea da, okerrekoa neurtzen badugu, oker jokatuko baitugu’ Zentzu horretan, krisialdi honek agerian utzi du esfortzua, sakrifizioa edo elkartasuna, besteak beste, baloratzeko beharra eta joera horiek gizartearen ongizate orokorrean duten garrantzia nabarmendu du.

Egungo eredu ekonomikoa ‘nola edo hala’ zuzentzen duen ideia kolokan jartzen duen pentsamoldeari erantzuteko eta neurtu gabe uzten ari ziren hainbat gauza daudela oinarritzat hartuta, BBKk ‘Adierazle makrogizatiarrak: neur dezagun benetan kontuan hartu beharrekoa’ sortu du, oso beharrezkoa den une honetan inpaktu soziala neurtzeko proposatzen dituen 10 adierazleak, alegia.

Adierazle horiek dira konpainiaren Kontuan har ditzagun kontakizunaren abiapuntua, hain zuzen ere, epe luzean jarduteko eremu desberdinetan garatutako ekintzen gida izan nahi duena. Honen helburua gizartearen ongizate modu berri baten inguruan kontzientziatzea eta hari balioa ematea da – ODS 2030 direlakoen ildo berean-, BBKren benetako konpromisoaren adierazle gisa eta pertsonentzat benetan garrantzitsua denaren inguruan.

BBKko presidente den Xabier Sagredo Ormazaren hitzetan: “100 urtetik gora daramatza BBK Bizkaiko gizartearen garapenarekin eta ekarpenekin konprometituta eta, Kontuan har ditzagun bide horren adierazle bat da. Adierazpenen aitorpena da, ez BBKrentzat, bere lanarentzat eta langileentzat soilik, gizarte osoaren ekintza eta konpromiso mezu bat ere baizik, esan baitezakegu gure ekintza ez dela gelditzen, inoiz baino aktiboago gabiltzala agerian utzi baitugu berriz ere”.

BBKren konpromisoa

Adierazle makrogizatiarrak gizarteen aurrerapenak parametro garrantzitsuetan oinarrituta eta banakoan zentratuta zenbatzen hasteko BBKren apustu sendoa dira. Hala, BBKk adierazle horien bilakaera xehetasun osoz aztertzeko benetako konpromisoa hartu du, orain arte egin den bezala, keinu eta inbertsio guztiak erantzukizunez, konpromisoarekin eta esanahiez egiteko; eta, ondorioz, kontuan hartzeko.

Gehiago jakiteko: www.hagamosquecuente.bbk.eus 

Egungo albiste gehiago
Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin #boluntariotzaAstea heldu da
Gure ekitaldi guztiak