Punto menú Created with Sketch.
Nagusiak

Belaunaldien arteko jarduerak izango dira Alde Zaharreko BBK zentroan

BBK 12 uztaila, 2018

2018ko uztaileko goizetan, Zazpikale edo Alde Zaharreko BBK zentroan (Ronda kalea z/g) doako tailerrak eskainiko dira. Nobedade gisa, horietako bat txikerrek eta nagusiek beren denbora partekatzeko izango da robotika, ohitura osasungarri, kultura, eta ingurumen eta iraunkortasunaren inguruko jardueretan.

Goiz bakoitzak bi zati izango ditu: 10:30ean lehen zatia hasiko da, eta familiako elkarrekintza izango da. 12:00etan nagusiek beren jardueretan parte hartuko dute, eta txikerrek gauza bera egingo dute begiraleen laguntzaz.

Jardueren programa astebetekoa izango da eta interesdunek programa bakar batean bakarrik emango dute izena. Jarduera bakoitza baino astebete lehenago eman behar da izena posta elektronikoz (unidadpersonasmayores@bbk.eus) edo telefonoz (94 475 59 51) 9:00etatik 14:00etara. Pertsona nagusiaren izena, umearen izena eta adina, eta harremanetarako telefonoa eman behar dira.

Zazpikale edo Alde Zaharreko BBK zentroko jarduerak

Gaur egun BBK-k 15 zentro ditu nagusientzat bizi-esperientziak eta ezagutza trukatzeko, Bizkaiko herritarren sektore honek aisialdi osasungarria izan dezan laguntzeko.

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak