Punto menú Created with Sketch.

Bilbok ehun bat aditu hartuko ditu Banku Fundazioen Foroan

BBK 30 maiatza, 2019

2019/05/05

BBK Fundazioak, CECAren babes eta laguntzaz, banku-fundazioen sektorea batuko du datorren ekainaren 3an Banku Fundazioen Foroan; sektoreko ordezkari nagusiak elkartuko dira baterako hausnarketa-ariketa egin eta fundazio-ereduaren iraunkortasunaren alde lan egiteko. Ekitaldian sektoreko eta gizarte-inpaktuko ehun aditu baino gehiagoren parte-hartzea izango da, banku-fundazioek datozen urteetan izango dituzten erronkak aztertzeko.

Jardunaldian Banku Fundazioen ordezkari nagusien parte-hartzea izango da, Herri Administrazioko eta gizarte-ekintzaren onuradun diren erakundeetako goi-profileko gonbidatuekin batera. Besteak beste, bertan izango dira Pedro Maria Azpiazu Uriarte jauna, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua; Unai Rementeria jauna, Bizkaiko ahaldun nagusia; Juan Mari Aburto jauna, Bilboko alkatea; ekonomista eta Ekonomiako ministro ohia, Román Escolano jauna; eta Ekonomia eta Enpresako idazkariordea, Amparo López Senovilla andrea.

Gainera, bilkuretan izango dira CECAko (Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa) eta zenbait banku-fundaziotako lehendakariak eta goi-zuzendaritzako kideak, besteak beste, La Caixa B.F., BBK B.F., Caja de Extremadura B.F., Caja Cantabria Fundazioaren B.F., Caja de Burgos Fundazioaren B.F., Caja Navarra Fundazioaren B.F., Kutxa Fundazioaren B.F., Unicaja B.F. eta Compagnia San Paolo (Italiako erakundea, Espainiako banku-fundazioen antzekoa).

BBKren eta fundazio gehienen eta abenduaren 27ko 26/2013 Legeak, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioenak, aurrezki-kutxa zaharrak Banku Fundazio bihurtzeko emandako urtea bete zenetik bosgarren urteurrena bete dela-eta, BBK Fundazioak parte-hartze eta eztabaidarako gune hau sustatu du, abiapuntua ezarri gura duelarik banku-fundazioek gizarteari egiten dioten ekarpen-ereduaren definizioan aurrera egiten jarraitzeko. “Guztiontzat gune garrantzitsu bat izatea gura dugu. Geure eta beste batzuen ikaskuntzak partekatu gura ditugu sektore osoarekin, geure etorkizuna eta gizarteari egin beharreko ekarpena zelan ulertu behar ditugun zehazten lagundu dezaten” Gorka Martínez, BBK Fundazioko zuzendari nagusia.

Banku Fundazioen Foroak hiru lan-bloke izango ditu, funtsezko lau helburutan arreta jarrita: sektorearen profesionalizatze eta gobernantza onean aurrerapenak identifikatzea; Banku Fundazioen gizarte-ekintzen ekarpena errebindikatzea; banku-fundazioen jatorria eta funtzioa argitzea; eta gerorako lan-agenda zehaztea.

 Aldi berean zenbait lan-mahai izango dira, eta hauetan banku-fundazioek, zenbait erakundetako ordezkariek, gizarte-ekintzaren onuradunek eta hirugarren sektorearen ordezkariek, batera, erronkak eta ikuspegi estrategikoak landuko dituzte lau ardatz hauen inguruan: finantzak, gobernantza ona, gizarte-ekintza eta komunikazioa.

 Foro hau bertaratzen diren guztiek parte hartzeko eta banku-fundazioen zutabe eta erronken inguruan eztabaidatzeko gune bat izango da. Baterako bilakaera-prozesuan inflexio-puntu bihurtu nahi dugu foro hau. Horretarako funtsezkoa da gizarte-ekintzen onuradunen eta hirugarren sektoreko adituen iritzia entzutea”. Hori da Iván Franciscok, BBK Fundazioko zuzendariorde nagusiak, azpimarratu duena ahotsak bateratu beharraz, Banku Fundazioen gizarte-ekintzak inpaktu sozialari begira duen eginkizun garrantzitsua azaldu dezaten.

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Gure ekitaldi guztiak