Punto menú Created with Sketch.
BekakbriocrucesIkerketa

Biocruces bekak: 2018ko deialdia

BBK 12 uztaila, 2018

Biocruces beken bosgarren ediziorako izena emateko epea zabaldu du BBK-k. BBKren eta Biocruces Osasun Ikerketa Institutuaren arteko akordioaren emaitza, beka hauek gaixotasunen diagnostiko, prebentzio eta sendabidean lagungarri izan gura dute, baita euskal osasun arloan talentudun profesionalak atxikitzeko eta nazioarteko beste zentro batzuekin lankidetzan jarduteko ere

Aurten izena emateko epea ekainaren 1etik 30era izango da. Beka hauetaz goi-mailako tituludunak balia daitezke, espezialista-titulua Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) lortua baldin badute, eta beren prestakuntza-aldia 2016an edo 2017an amaituta edo 2018an amaitzekotan baldin badira. Gainerako urteak ere baloratuko dira, baina lehentasun txikiagoarekin.

Biocruces beketarako izen-emateak

Bekak 12 hilabeteko kontratua eskaintzen du Biocruces OIIn eta 2-4 hilabete arteko egonaldia atzerrian ospe egiaztaturiko zentro batean.

BBK-k Bizkaiko gazteen prestakuntzarekin eta enplegu-aukerekin duen konpromisoa sendotzen dute beka hauek.

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak