Punto menú Created with Sketch.

BIZKAIA BBK Bekak

BBK 15 urtarrila, 2020

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan ─big data, energia, aeronautika, finantza hub eta automobilgintzan─ profesionalak prestatzen jarraitze aldera ahal den gehien laguntzeko.   BBK-k bere helburuen artean du kultura sustatu eta garatzea, jendearen jakintza eta prestakuntza zabaltzea, zeinahi alor, alderdi edo modalitatetan agertu edo hauteman hori, betiere jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko ekinbideak bultzatu eta martxan jarriz.   Bestalde, BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAK, bere apustu estrategikoen artean, gazteak ditu, baita bikaintasunean prestatzea, kalitatezko enplegua eta Bizkaiko ekonomiaren trakzio-sektore direnei laguntzea ere.   Halaber, proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturiko BIZKAIA TALENT elkartearen laguntza du, eta beronen jarduerak prestakuntza handiko jendea fidelizatu, erakarri eta lotzeko baldintzak eta prozesuak bultzatu eta erraztera zuzenduta daude, Bizkaiko erakunde, entitate eta enpresen berrikuntza eta ezagutza arloak sustatuz.

BIZKAIA-BBK Beka Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.

BEKEN ZENBATEKOA

Beken zenbatekoa lortu nahi den prestakuntza-helburua lortzeko beharrezko gastuak estaltzera zuzenduta egongo da eta ahalik eta gehien aprobetxatuko dira dohaintza ekonomikoa kontuan hartuta (170.649,62 €) eta destino bakoitzean eta garatu nahi diren prestakuntza-programetako bakoitzean dauden bizi- eta sarbide-baldintzak kontuan izanda finkatuko dira.

2. faserako dirua enpresa laguntzaileak jarriko du, eta horren kopurua eta ordaintzeko era aldez aurretik (programa hasi aurretik) hitzartuko da. Hautagaiaren kontratazioa enpresaren partetik graduondoko ikasketen gainditzeari eta honen titulua lortzeari baldintzatuta dago.

Argibide gehiago

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak