Punto menú Created with Sketch.

Bizkaia, genero-berdintasuna sustatzeari garrantzi handiena ematen dioten Europako lurraldeen artean

BBK 25 maiatza, 2020

Inkestaren ondorioak

  • (Erantsitako infografiak jarraian jasotako baieztapenen ehunekoak erakusten ditu).
  • Ez politikaren esparruan, ez erantzukizun-postuetan, ez lanean genero-berdintasuna ez dela benetan lortu uste duten Europar Batasuneko herritarren artean daude bizkaitarrak, gizonezko nahiz emakumezkoak.
  • Sexua eta adina alde batera utzita, adostasun soziala dago genero-berdintasuna sustatzeak ekonomiarentzat eta enpresentzat duen garrantziari dagokionez, gizarte zuzen eta demokratikoa bermatzeko eta beraientzat pertsonalki.

 

Genero-berdintasuna eta estereotipoak

  • Gizon eta emakumeei dagozkien estereotipoei buruzko baieztapenak baloratzean, ikusten da bizkaitarren artean adostasuna dagoela, bai horien alde (“onargarria da gizonek negar egitea”), bai horien aurka (“gizonaren zeregin garrantzitsuena dirua irabaztea da” eta “emakumearen zeregin garrantzitsuena bere etxea eta familia zaintzea da”), eta ez dira estereotipo horiek babesten.
  • Gizonak genero-berdintasunarekin lotutako rol batzuk (aitatasun-baimena, txantxa sexistak aurpegiratzea, etxeko lanak berdintasunez banatzea edo feministatzat identifikatzea) bere gain hartzen dituen egoeren aurrean, horiek onarpen-maila handia sortzen dute bizkaitarren, gizonezko nahiz emakumezkoen, aldetik.

 

Genero-berdintasuna eta politika

  • Erantzukizun politikoko postuak betetzeko emakumeek duten interesari eta gaitasunari buruz dauden estereotipoei dagokienez, bizkaitarrek, gizonezko nahiz emakumezkoek, jarrera argia dute horien aurka.
  • Era berean, politikan horrelako postuetan emakume gehiago egoteko beharra baloratzen dute. Puntu horretan, gizon edo emakume izateak badu eraginik balorazioan, beharrizan horren aldeko iritzia handiagoa baita emakume bizkaitarren artean.
  • Bizkaian bizi diren pertsonen interesak politikoki gizon nahiz emakumeek ordezka ditzaketela uste dute.
  • Gehienbat, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna bermatzeko legezko neurriak ezartzearen alde daude bizkaitarrak (% 86,0), batez ere emakumeak eta gazteenak. Ehuneko hori Europako batez bestekoa (% 70,0) baino handiagoa da, eta, adibidez, Italia edo Portugalekoaren antzekoa.

 

Genero-berdintasuna eta soldata-arrakala

  • Bizkaiko emakumeek generoaren araberako soldata-arrakala errealitate gisa ikusten dute gure inguruan. % 80,7k uste du emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dutela lan-orduko Bizkaian; Europako beste herrialde batzuetan ─Danimarkan, Alemanian edo Frantzian─ dagoenaren antzekoa da gure ehunekoa.
  • Puntu honetan, lan berarekin soldata ezberdina jasotzeko egoera ez onartzearen inguruan bizkaitarren, emakumezko nahiz gizonezkoen, artean adostasuna dago, sexua edo adin-taldea gorabehera.

 

Genero-berdintasuna eta lana

  • Bizkaitarrek gutxiago antzematen dute lan egiten duten enpresetan generoaren araberako soldata-arrakala dagoela. % 67,5ek uste du bere erakundean gizonek eta emakumeek soldata bera jasotzen dutela.
  • Oro har, % 69,5ek uste du arreta nahikoa jartzen zaiola emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunari, lan beragatik. Eta % 9,9k dio hori ez dela arazo bat bere enpresan.
  • Beren enpresan batez besteko soldata lan motaren eta sexuaren arabera argitaratzearen alde daude, batez ere emakumeak eta gazteenak. Europako langile edo beharginak bezalaxe.
  • Eta beren enpresan generoaren araberako soldata-arrakala egonez gero, gehienek neurri batzuk hartuko lituzkete hori konpontzeko.

 

Txosten osoa Behatokiaren webgunetik deskarga daiteke: https://www.bbk-behatokia.com/

 

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
BBK activará 16.000 bonos-descuento en salas que se integren en la plataforma “Kreoenti Kultura”
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak