Punto menú Created with Sketch.

DouleurDolor, II. BBK SOINU BERRIAK lehiaketaren irabazlea

BBK 25 maiatza, 2020

DouleurDolor bikoteak irabazi du II. BBK SOINU BERRIAK lehiaketa; finala joan zen astean erabaki zen sei talde finalisten maketak ikusi ostean. Podiumean izan dira Nize eta Gugebato ere, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren, oso bozketa lehiatuaren ostean.

Lezamako musika-taldeak konbentzitu du epaimahaia, Bizkaiko talde eta artista berriak ezagutzeko asmoz, BBK Salak bigarren urtez jarraian antolatu duen talde-lehiaketa honetan. Epaimahai espezializatuan egon dira Ruben Tena (Last Tour), Koldo Bilbao (BBK Fundazioa), Deu Txakartegi (lehiaketaren zuzendaria), Jon Agirrezabalaga (ekoizlea, El Tigre estudioak) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoroko zuzendaria) egon dira, eta 189 puntu eman dizkiote DoulerDolor taldeari, 180 puntu Nizeri eta 175 Gugebatori.

DouleurDolor 2019an bi mutilek (Gomez Selva eta Mahok) osatutako bikote musikala da, biak Lezamakoak baina ibilbide ezberdinekoak. Gomez ikusizko artista da, eta Mahok musika-ekoizlea. Biek oso antzeko kezkak dituzte, eta, horren ondorioz, bidaia musikal parebako bati ekin zioten, non trap eta raparekin esperimentatu eta pop, techno eta elektronikoaren eragina jasotzen duten.

Lehiaketa zabalik egon da Bizkaian erroldaturiko edozein artistak edo gutxienez Bizkaian bizi den kideren bat duten musika-taldeek parte hartzeko, betiere ez badute diskografia-kontraturik indarrean. Eta genero guztiak onartu dira.

Koronabirusak sortutako egoerak ez du BBKren ekimen hau bertan behera utzi, eta musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera bat eskaintzen jarraitu gura izan du BBK-k, aurten emanaldiak antolatzeko murrizketak izan diren arren. Aurten ezin izan dira finalistak BBK Salan ikusi, baina joan zen astean, finalera iritsitako sei taldeen talentua ezagutu ahal izan zuten bizkaitarrek, sare sozialen bidez:  Gugebato, Nize, Mi Buenaventura, Jean Paolo y la Siempreviva, Instituto de Vandalismo Público, eta DouleurDolor.

Koronabirusak sortutako egoera gorabehera, lehen hiru sailkatuentzako sari nagusiak mantendu gura izan ditu BBK-k. Horrenbestez, DouleurDolor, Soinu Berriak 2020ko irabazlea, BBK Live Festival edo BIME Live jaialdien hurrengo edizioan arituko da, egoerak horretarako aukera ematen duenean, eta El Tigre estudioetan (Deustun) 4 kantuko EP bat grabatuko du, zuzeneko batekin eta bideoklip batekin batera, Madiattack-en eskutik. Bigarren sailkatuak ere, Nizek alegia, EParen eta bideoaren grabazioa izango du sari. Eta hirugarrenari, Gugebatori, EParen grabazioa egingo zaio.

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak