Albisteak

EKINTZAILEAK ETA MENTOREAK ELKARTU DIRA BBK EKIN ABIARAZTEKO

Gaur goizean BBK Ekin ekintzailetza-programa abian jartzeko ekitaldia egin da, Bizkaiko gizarte-ekintzaileei laguntzeko. Aurkezpenean, parte hartzeko eta beren proiektuak inkubatzeko hautatutako 25 ekintzaileek beren ideiak aurkezteko aukera izan dute prozesu osoan zehar beraien lagun izan litezkeen mentore edo aholkularien aurrean.

Era berean, mentoreek beren burua aurkeztu eta beren esperientzia labur kontatu ahal izan dute, euren eta proiektuen artean uztartzerik dagoen aztertzen hasteko. Ondoren, hasierako prestakuntza-saio bat egiteko aukera izan dute programaren faseak ulertzeko, haien beharrizanetara egokitzen den mentore batekin â€˜match’ egitearen garrantzia eta inkubazioaren xehetasun guztiak ulertzeko. Eta amaitzeko, apur bat informalago elkar ezagutzeko eta programari hasiera emango dion â€˜match’ prozesua hasteko tartea izan dute ekintzaileek eta mentoreek.

Hautatutako ekintzaileek inkubazio-programa oso bat burutuko dute. Programa horretan, beren gizarte-enpresa egituratu eta baliozkotu ahal izango dute, beren ingurunean eragina izango duen negozio iraunkor edo jasangarri bat sortzeko helburuarekin. Programa amaitzean, hautatutako proiektuek negozio-plan bat garatuta izango dute eta laburpen exekutibo bat izango dute balizko inbertitzaileen aurrean aurkezteko prest. Ekosistemako adituek osatutako epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dute parte-hartzaileek beren negozioa. Hiru proiektu onenek 10.000 €-rainoko saria jasoko dute.