Punto menú Created with Sketch.

Emakumeok!

BBK 14 urtarrila, 2020

BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea; emakumezko ahotsen ziklo honetan aurten bost kontzertu izango dira, bana hilean, urtarriletik maiatzera bitartean. Marlango (urtarrilak 17), Tahúres Zurdos (otsailak 28), Mariola Membrives eta Mayte Martín artista gonbidatua (martxoak 12), Carmen Boza (apirilak 24) eta Cécile Mclorin Salvant (maiatzak 12) dira BBK Salatik igaroko diren artistak. Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira, eta sarreren prezioak 20 eta 25 euro artekoak. 92 euroko bono berezia ere izango da bost saioetarako.

Marlango izango da BBK Salako agertokira igoko den lehena; 1998an sortu zen talde hau, Leonor Watling kanta-idazle eta kantari zela, eta Alejandro Pelayo pianista-konpositore, eta horiei Marta Mulero biolontxelo-jotzailea gehituko zaie Bilbon. Marlangok “Technicolor” lana aurkeztuko du Bilbon; bere jazz-espiritu bereziarekin, omenaldia egiten dio film luzeetako abestiek aro edo garaien gainetik duten soinu-kalitateari. Musika historiaren kontakizunaren zerbitzura, erromantikoaren eta musikalaren artean mugitzen diren irudiei laguntzeko.

Zenbait kointzidentziak eta taldeko hasierako lau kideen (Aurora Beltrán, Lolo Beltrán, Juanma Ugarte eta Javier Lizarazu “Puntxes”en) arteko harreman onek erraztu dute Tahúres Zurdos  taldearen itzulera; 1987 eta 2004 artean errepertorio bikaina osatu eta zuzeneko jarduna bere bizimodu bihurtu zuen talde honek. Zortzi disko izan ziren (eta zuzeneko bikoitz bat) abestiz beteak, eta moldaketekin eta soinuarekin batera, oraindik indarrean dagoen unibertsoa eratu zuten.

Mariola Membrives mugak gainditzen dituen ahots bat da, horrela erakutsi du berriro bere “Lorca Spanish Songs” lan berriarekin, eta bertan Marc Ribot gitarra-jotzailearen lankidetza berezia izan du; kritikak eta prentsa espezializatuak urteko disko garrantzitsuetako bat bezala hartu dute. Errepertorioaren oinarrian Lorcak berak pianoarekin grabaturiko herri-abestiak daude. Mariola Membrivesek eta bere Guitar Bandek kanta horiek irauli eta mementoko zuzenekorik zirraragarrien eta liluragarrienetako bat eskaintzen dute. Gaurko flamenkoaren lehen ahotsetako bat den Mayte Martín artista gonbidatuarekin osatuko da saioa. Bakarra, zintzoa eta zorrotza gutxi legez, bere ibilbideak, flamenko-kantari gisa ez ezik, boleroaren erregistroetan ere artista berezienetako bat izatearen ospea eman dio.

Carmen Boza musikagile, gitarra-jotzaile eta abeslari andaluziarra da. Gitarrarekin duen lotura sendoak elikatzen du bere musika. Musika komertziala deiturikoaren proposamen askorekiko interesak, baita izaera alternatiboagoa duten beste askorekikoak ere, azkenean Kadizko honen konposizioetan preziatzen den eragin-uholdea sortu dute. 2018an, estudioko bere bigarren lanerako (“La Caja Negra”) ekoizpena eta moldaketak egin zituen bere gogara. Testu ilun eta introspektiboei euskarri ematen dieten gitarra-riff-ez eta melodia kutsakorrez beterik dago albuma.

Munduak Cécile McLorin Salvant-en kanturako trebetasunak 2010ean ezagutu zituen lehen aldiz, Jazz Thelonious Monk nazioarteko lehiaketa ospetsua irabazi zuenean. Hamarkada bat baino gutxiagoan, maiatzaren 12an Emakumeok! zikloa itxiko duen abeslariak 3 Grammy, Ahots Jazz Album Onenari emanak, irabazi ditu eta beste 4 alditan ere izendatu dute. Sullivan Fortner-en piano-akonpainamenduarekin, inprobisatzera eta hunkitzera aterako dira biak, denborarekin, harmoniarekin, melodiarekin eta fraseatzeekin libreki jolastera.

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak