Punto menú Created with Sketch.

Emakumeok

BBK 21 urtarrila, 2019

BBK Sala musika-interpretatzaile nabarmenak, estatukoak nahiz nazioartekoak, hartzeko prestatzen ari da “Emakumeok!” deituriko zikloan; apustu berria da Bilboko Kale Nagusian askotariko erabilera duen esparruaren urteko programazioa (bere historiako hamargarrena) indartzeko. Sarah McKenzie australiarrak emango dio hasiera zikloari urtarrilaren 25ean, ostiralean. Ondoren Jacquie McShee (otsailaren 8an), Rosana (otsailaren 22an) eta Luz Casal (martxoaren 15ean) etorriko dira. Zikloa amaitzeko, Lizz Wright (martxoaren 23an). Kontzertu guztiak arratsaldeko 8etan hasiko dira.

BBK Salaren aurtengo nobedadeak emakumezko ahotsarekin hasiko dira. Emakumeok! zikloa ─proposamen berri, fresko eta atsegina eta nazioartean lehen mailan dauden emakume artistek interpretatua─ BBK musika-zikloetako lehenengoa izango da. Asmoa da ziklo hau etorkizunean sendotzea lehenengo edizio honen antzeko eskemarekin: bost kontzertu lehenengo hiruhilekoan, hainbat estilo eta formatutan kalitatezko musika sustatzeko balio izan dezaten, aldi berean kontzientziak esnarazi eta gizon eta emakumeen artean aukera-berdintasuna sustatuz.

BBK Salan bakarlari-talde bat izango da, beren ‘maistratasuna’ erakutsiko dutenak hainbat musika-generotan, besteak beste, pop, jazz, soul, folk, rock, gospel, rancherak, blues… Emakumeok! zikloak BBK Salaren musika-eskaintza garrantzitsua osatuko du, jada finkaturiko beste ziklo batzuen (jazz, fado edo flamenkoaren) ondoan. 

Emakumeok! zikloko artisten pokerra Sarah MacKenzie australiarrak irekiko du; bere diskoei esker ARIA saria irabazitakoa da, urteko jazz disko onenari eta ahots-jazz disko onenari Australian ematen zaiona. Bere musikari oso harrera beroa egin diote mundu osoko entzuleek eta kritikak.

Jacquie McShee abeslari britainiarrak hartuko du lekukoa otsailaren 8an. 60ko urteetan Pentagle taldea sortu zuen, ezinbesteko taldea rock, folk, blues eta jazz arteko mestizajearen sorreran. Azken berrogeita hamar urteotan nazioarteko folk-rockean erreferentziazko ahotsetako bat izan da.

9 album argitaratuta, Rosana otsailaren 22an izango da gurekin bere bira berrian, eta bertan entzuleek izango dute gaueko errepertorioa aukeratzeko ardura. Rosanaren egongelara egindako gonbidapen pertsonala, bertan anekdotak, ipuinak, besarkadak eta abestiak partekatuko dituelarik.

Luz Casalek martxoaren 15ean emango digu kontzertu akustiko bat, Dalidari zor zaionaren ordainetan, duela 30 urte Frantzia, Italia eta Egiptoko kantu-munduko abeslari ospetsu honen heriotzak zirrara eragin zuelarik Frantziako eta Europa osoko abestiaren munduan. Laster emakume galiziar honek abesti gordin eta ederren sorta bat aurkeztuko digu, beti aurreiritzi bako abestiak, metafora poetikoen pean edo letra hiritar eta egungoekin.

Zikloa amaitzeko, Lizz Wright etorriko da martxoaren 23an. Bere ikuspegi bereziarekin, gospela, jazza, folka, popa eta bluesa lantzen ditu estatubatuarrak, genero bat edo bestea hautatuz margolari batek bere paletako koloreak aukeratzen dituen legez. Lizz Wrighten hazkunde ikaragarria eta gainezka egiten dion adierazpidea tapiz konplexu eta koloretsu bat jendaurrean nola ehuntzen duen ikustea legez izan da.

 

 

Egungo albiste gehiago
COVID-19 birusaren konfinamenduagatik etxean egon beharreko denbora aprobetxatzeko pentsatutako programak oinarrizko ezagutza eta trebetasunak emango ditu etorkizuneko enpleguetarako
BBK-k ireki du izena emateko epea Urdaibain duen Zentroko udalekuetarako
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
Gure ekitaldi guztiak