Punto menú Created with Sketch.

Euskarazko antzerkiak leku nabarmena izango du BBK Salaren programazioan

BBK 31 urtarrila, 2020

Datozen bi hilabeteotan BBK Salan emango dira “Txarriboda”, “Lur”, “Utzi Mezua” eta “Inondik Inora” antzezlanak BBK Euskal Antzerkia ziklo berriaren barruan. Horietako bi, “Lur” eta “Inondik Inora”, umeentzako dira. Euskal konpainiek ekoitzitako lau antzezlanek genero-berdintasuna ere badute, aktore zerrendan oreka baitago gizonezko eta emakumezkoen artean.

Ziklo hau BBK Salak Bizkaian antzerki-eskaintza zabaltzeko gogoan sartzen da eta, bereziki, urteko programazioaren barruan arlo artistiko horren presentzia euskaraz nabarmen handitzeko duen asmoaren barruan.  BBK Euskal Antzerkia da Euskadin bertan egindako antzerkiaren adibiderik onena, bai 4 urtetik gorako neska-mutikoentzat, bai helduentzat; gainera, bizitzarako eta geure burua hobetzeko ikasgai garrantzitsuak erakusten ditu.

 

ANTZEZLANEN LABURPENA

Txarriboda, otsailak 15, larunbata 

Mireia eta Imanol ezkongai-bikote bikaina dira. Zoriontasunaren irudi dira. Ezkondu egiten dira, eta Patxi Bilbaok, andregaiaren aita eta Ipertrolako nagusiak, ospakizun-jai handi bat antolatzen du. Festa handia. “Gaur txerriak bezala jan, edan eta dantza egin dezazuen gura dut!”. Adierazpen horrekin hartuko ditu gonbidatuak. Denak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa agertuko da aretoan. Txusa gizon-gorputz batean bizi den emakumea da, eta Imanolen aitaren azken bikotekidea izan zen hil zen arte. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakume hori begiko du eta aukera ona iruditzen zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta aitari gertatutakoa gainditzeko. Baina ezusteko hori beste askoren hasiera baino ez da izango, eta ezkontza gisa hasitakoa txarriboda gisa amaituko da.

http://www.salabbk.es/txarriboda/

 

Lur, otsailak 16, igandea

Julian jostailu-denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana birbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek badu onarpen-arazo bat. Izan ere, Ane mutila da.

7 urtetik aurrera.

http://www.salabbk.es/lur/

 

Utzi Mezua, martxoak 14, larunbata 

Lau ahotsez osatutako istorioa; lau emakumek, beren arazoei zuzenean aurre egiteko gai ez direnez, nahiago dute erantzungailu automatiko bati aitorpenak egitea. Marina, Carmela, Sara eta Viviana ahots-postontzi batez baliatuko dira terapia gisa, beren burua ulertzen eta besteek eurak uler ditzaten saiatzeko. Beraietako bakoitza istorio baten jabe da, eta mezuz mezu joango dira istorio horiek marrazten, argi-ilunen kontraste bidez; horrela, kontakizun intimoen errepertorioa osatuko da, batzuetan dibertigarriak, beste batzuetan gatzdunak, ia beti zirraragarriak eta, batzuetan, suntsitzaileak ere bai.

http://www.salabbk.es/utzi-mezua/

 

Inondik Inora, martxoak 15, igandea.

Postako langile batentzat oso garrantzitsua da beti sasoian egotea. Ez da hutsaren hurrengoa postariok egiten dugun lana: etxez etxe, kalez kale, mendi artean, bidez, airez eta itsaso zabalez. Horrela garaiz iritsiko dira bidaltzen dituzuen gutunak, postalak eta paketeak! Beti puntual. Ezin da inola ere paketerik ireki, kartak begiratu edo postalak irakurri. Inola ere ez. “Inondik inora” haurrentzako antzezlana da, eta jakin-mina eta desobedientzia sustatzen ditu, umorea eta poesia, zuzeneko musika eta pailazoak, euskara eta ingelesa batuz.

4 urtetik aurrera.

http://www.salabbk.es/inondik-inora/

 

Egungo albiste gehiago
Gure ekitaldi guztiak