Punto menú Created with Sketch.

Gatibuk itxiko du BBK Sala Etxean datorren larunbatean kontzertu berezi batekin

BBK 4 ekaina, 2020

BBK Sala Etxean ekimena amaitzera doa, eta ezin bikainago egingo du Gatiburen kontzertu berezi bat eskainiz datorren larunbatean, hilak 30, 22:00etan. Rock-talde euskaldunak itxiko du BBK Salak, besteak beste, jendearen konfinamendua arintzeko, eskaini duen zuzeneko emanaldien ziklo berezi hau.

BBK Sala Etxean ekimenaren bidea apirilaren 9an hasi zen, BBKren kultura-gune nagusiak kalitatezko programazio bati ateak irekitzea erabaki zuenean, gizarte-bakartze edo isolamendua eramangarriago egiteko eta euskal kulturaren sektoreari laguntzeko; izan ere, Gobernu zentralak ezarritako kultura-guneen itxiera kalte ekonomiko nabarmena ari zitzaion egiten sektoreari. Iñaki Urangak igo zuen egun hartan BBK Salako oihala, eta zuzeneko publikoaren berotasun barik egin zuen, baina streaming bidez milaka lagunen begirada pean.

BBK Sala Etxean ekimenaren arrakasta BBK Salaren moldakortasun eta erabilgarritasun azkarrari zor zaio; izan ere, BBK Salak beharrezko ekintzak gauzatzen jakin du, kalitatezko entretenimendua eta programazioa eskaintzeko kondizio gogorretan, batere erraztasun barik, eta egoerak eskatzen zituen osasun-segurtasunerako neurri guztiak hartuta.

21 EMANALDI 8 ASTEBURUTAN, ETA 930.000 BISTARATZE

Ekimen honek Bizkaiko kultura-sektorean eta ikus-entzuleen artean izan duen harrera ona nabarmendu gura du BBK-k, baita berriro eskertu ere ekimenarekin bat egiteko artistek eta eragileek erakutsitako prestutasun edo jarrera ona. Gernikako taldearen emanaldiarekin, guztira zuzeneko 21 musika, antzerki edo bakarrizketa ikuskizun izango dira BBK Sala Etxean ekimenak eskainitakoak (ikus zerrenda osoa hemen: https://salabbk.bbk.eus/bbk-sala-etxean-programacion-online-para-disfrutar-en-directo-de-musica-humor-y-teatro), eta milaka ikuslek jarraitu dituzte.

Zortzi asteburutan kalitatezko kultura, euskal sortzaileek egina, eskaini da zuzenean.  Oraingoz, 57 herrialdetako 935.000 bistaratze izan dira guztira. Sustatzaileen sare sozialek 100.000 harpidedun baino gehiago eta 30.000 inpaktu baino gehiago lortu dituzte kontzertu bakoitzeko.

BBK Sala Etxean programako kontzerturik ikusiena Dr Deseo-rena izan da 250.000 ikusle baino gehiagorekin: 228.760 Telebilbaon, 13.598 Youtuben eta 8.170 sare sozialetan.  Ondoren datoz Izaro (102.923 ikusle) eta Eñaut Elorrieta (60.371). Mikel Erentxunek 50.000 baino gehiago lortu zituen, eta Garik eta Shinovak erruz gainditu zuten 40.000 ikusleko muga.

Beti bezala, Gatiburen emanaldia BBK Salaren webgunearen (https://salabbk.bbk.eus) eta sare sozialen (Youtube, Twitter eta Facebook) eta TeleBilbao telebista-katearen bidez jarraitu ahal izango da.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak