Punto menú Created with Sketch.

Inoiz ez da hain garrantzitsua izan adinekoa izatea

BBK 2 apirila, 2020

“Gure adinekoengatik, inoiz baino aktiboago” izeneko kanpaina abiarazi du gaur BBK-k, COVID-19 garaian adinekoak zaintzen jarraitzeko. Proiektua adinekoen beharrizanak zaintzea helburu duen Fundazioaren estrategiaren barruan kokatzen da.

Ekimen honen bidez, koronabirusaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa erakutsi gura du BBK-k, eta horri aurre egitea proposatzen du gizarteak adineko pertsonen ekintza gisa identifikatu ohi dituen ekintzetatik ikasiz, egoera hau amaitu ostean, lehenago geu zaindu edo jagon gintuztenak jagoten jarraitu ahal izateko.

Horregatik, kolektibo horrek inoiz baino laguntza handiagoa behar duen une honetan, fundazioak 100.000 euro emango dizkie adinekoak laguntzen eta zaintzen behar egiten duten Bizkaiko erakundeei, haiek ondo jagoten jarraitzeko. Gainera, herritarrak auzi edo kausa honetan partaide egin gura ditu, eta adinekoentzako animo-mezuak sare sozialetara igotzeko gonbita egiten du #GureAdinekoengatik hashtag-arekin batera. Horrela, alarma-egoerak irauten duen bitartean igotako mezu bakoitzeko, BBK-k 10€ gehiago emango ditu. Gainera, mezu horiek BBK-k garatutako gizarte-proiektuetan parte hartzen duten nagusi edo adinekoekin partekatuko dituzte.

 

 

BBK eta COVID-19aren aurkako borroka

COVID-19aren krisia hasi zenetik, gaixotasun kutsakor honek eragindako egoeraren larritasunaz jabetuta, BBK-k hainbat jarduera egiten dihardu gaixotasun hau gainditzen laguntzeko. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • BBK Family proiektuaren bidez, eduki erabilgarria ematen zaie familiei, etxean igaro beharreko denbora aprobetxa dezaten eta konfinamendu honek sortzen duen estres-zama arindu dezaten. Plataforma horretan, familiek psikologian eta pedagogian adituak diren pertsonen artikuluak, gomendioak eta aholkuak aurki ditzakete, baina baita familian partekatzeko jolasak, eskulanak eta bideoak ere.
  • Fundazioak Urdaibaiko zentroko instalazioak laga dizkio aldi baterako Osakidetza-euskal osasun-zerbitzuari, beharrezkoa ikusten badu, gaixoen arretarako edo osasun-langileen atsedenerako erabil ditzan.
  • BBK Azoka: online salmenta-kanal honek kontsumitzaileari aukera ematen dio, bitarteko barik eta inora joan beharrik barik, Bizkaiko nekazari eta abeltzainei zuzenean kalitatezko nekazaritza-produktuak erosteko; eta kanal hau ahalegin berezia egiten ari da azken egunotan baserritarren eta produktuen zerrenda zabaltzeko, eus plataformaren bidez. Horrela, batetik, baserritarrei euren produktuei irteera ematen laguntzen die, eta, bestetik, familiei erosketak errazten zaizkie etxetik atera beharrik izan barik.
  • Sorkuntza-enpresa baten laguntzarekin 11.000 bata edo txabusina garbigarri eta berrerabilgarri egin dira, eta Osakidetzara bidali dira.

BBK eta adinekoekiko konpromisoa

BBKrentzat, adineko pertsonak dira bere gizarte-ekintzaren zutabe nagusietako bat. Horren erakusgarri izan zen duela gutxi, iazko urtearen bukaeran, abiarazitako Bakardade Ikusezina kanpaina. Kanpaina hartan, gura bako bakardadearen arazoaz edo 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako gizarte- eta hezkuntza-proiektuez kontzientzia harrarazten zitzaion jendeari. Ekimen horietako bakoitzaren helburua, Bizkaiko biztanleriaren segmentu jakin batean ezaupideak garatzen eta bizi-esperientziak irabazten laguntzea da.

Legezko oharra
Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak