Punto menú Created with Sketch.

Koronabirusarekiko itxialdia familiei jasangarriago egiten dugu

BBK 25 martxoa, 2020

BBK Family proiektuaren baitan, BBK bere plataformaz baliatuko da koronabirusaren aurka borrokatzeko, eta, zehazki, milaka bizkaitar euren etxeetan ixteak eragindako ondorioak arintzeko. Webgunea eduki erabilgarria gehitzen ari da azken egunotan, familiek etxean ematen duten denbora aprobetxatu eta konfinamendu honek sortzen dien estres-karga murriztu dezaten.

Plataforma horretan, erabiltzaileek psikologian eta pedagogian adituak diren pertsonen artikuluak, gomendioak eta aholkuak aurkitu ahal izango dituzte, baina baita familian partekatzeko jolasak, eskulanak eta bideoak ere. Etxeko txikerrenek ere beren protagonismoa dute, birusa eta haren ondorioak azaltzen dizkien ikus-entzunezko materiala baitago webgunean, hizkera argi eta errazarekin. Gainera, etxean familia osoarekin aise egin daitezkeen 70 jarduera baino gehiago sartu dira, eta #nireleihotik hashtag edo traola duen ekimena jarri dute abian, umeek beren marrazkiak leihoetan itsatsi edo eskegi ditzaten.

Pertsona helduak aurki ditzakeen tresnen artean, aipatzekoa da arte-museo birtual txiki bat ere, non haurren marrazkiak eta adierazpen artistikoak biltzen diren gaixotasun honekin lotuta, BBK Family-ren home edo hasiera-orrian argitaratua.

Halaber, aste honetan bertan “online” prestakuntza-plataforma bat aktibatuko du BBK Familyk. Familiek ikastaroak egin eta seme-alaben heziketarako gaitasunak handitu edo hobetu ahal izango dituzte, baita telelanari buruzko ikastaro berezi bat ere, une honetan hain beharrezkoa dena. Gauzak egiteko

beste era batzuk modu atsegin, erraz eta dibertigarrian ikasteko lekua izan gura du gune honek familientzat.

Era berean, webgune honek badu kanal espezifiko bat, gura duenak aholkularitza pertsonalizatua jaso ahal izan dezan posta elektronikoaren bidez. Doako zerbitzu konfidentziala da, eta familia-harremanak eta semealaben garapena eta hazkundea hobetzen laguntzea du helburu.

Egungo albiste gehiago
BBK-k ireki du izena emateko epea Urdaibain duen Zentroko udalekuetarako
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
Gure ekitaldi guztiak