Punto menú Created with Sketch.

Haur Eskolak

BBK 10 otsaila, 2020

Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da. 0 eta 2 urte arteko umeak dituzten familiek martxoaren 9ra arte eman ahal izango dute izena,  “BBK ETA ZU” atalean.

Gaur egun BBK-k hiru haur-eskola ditu:

Bilbon, Laurencin Markesaren kalean, 1 (Santutxu)

Getxon, Ezequiel Agirre kalean, 21 (Romo)

Barakaldon, La Florida kalean, 7-9 (Barakaldo)*

*Eskola honek, 2019an jaiotako 13 umeren gutxieneko matrikulazioa izatekotan soilik emango du zerbitzua

Eskola hauek hezkuntza-arloan dagoen eskaintza publiko edo instituzionalaren osagarri dira, lana eta familia-bizitza bateragarri egitea errazteko. Hiru eskola hauek beharrezko ekipamendu guztiak dituzte arreta elebiduna eta kalitatezkoa eskaintzeko eskolan lehen urratsak egiten hasten diren jaioberriei; urte osoan zabalik egoten dira irailetik uztailera 7:30etik 18:00etara.

Zentro hauek garapen intelektuala, fisikoa eta soziala bultzatzen duten estimuluak eskaintzen dizkiete neska-mutikoei. Horretarako, hezitzaileen dedikazioa daukate eta leku egokiak umeen banako eta taldeko garapena erraztuko duen giroa sortzeko.

Argibide gehiago

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak