Albisteak

Heldutasuna, zuk erabakiko duzu zelan kudeatu opari hau

Ziur aski, istorio bat kontatuko banizu, non bi pertsona ari diren berbetan eta batak besteari galdetzen dion: Zuk zer izan gura duzu handitan?, zure buruan istorio horretako pertsonaiak adin txikikoak izango lirateke, elkarrekin edo pertsona helduekin solasean. Hau da, oraindik bizitza luzea eta garatzeko potentziala duen jendea.

BBKSasoikon galdera hori da gure ekintzaren argudioa.  Ez bakarrik Zuk zer izan gura duzu handitan? baita ere Nor izan gura duzu handitan?.

Gizarteak 20 urte inguru luzatu du bizi-itxaropena azken mende-erdian; horregatik, gaur egun galdera hori egin diezaiokegu geure buruari heldu nagusi arora iristean. Belaunaldi pribilegiatua garelako. Izan ere, etapa berri hau, oro har, osasun onaz bizi dugu, eta baldintza ekonomiko onetan. Hau da, aurrez jendeak, orokorrean behintzat, inoiz gozatu ezin izan duen bezala.  Pertsona pribilegiatuak gara eta ez dugu gure oparia alferrik galdu behar. Ezin dugu bizi gure bizitzako etapa berri hau orain arte zahartzaroa bizi zen bezala.

Opari bat

Opari bat jasotzen dugun belaunaldia gara. Bizitzeko denbora moduan datorren opari bat, eta hori kudeatzeko orduan geurea da ardura eta erantzukizuna. Duela gutxira arte, erretiroa hartzean, bizitzaren balantzea besterik ez zen egiten. Gaur egun, lan- eta familia-etaparen balantze horrekin batera, etorkizun-proiektu bat egin behar da. Sinesten ez baduzu ere, normalean bizitza-urte asko geratzen zaizkizu sasoian, egoera onean. Eta orain bizitzea dagokizu.

Etapa berri hau rol eta eginkizun berriekin bizitzea egokitzen da. Dagoeneko ez duzu zeure burua lanpostuaren arabera definitzen, eta ia seguru ezta halakoaren aita edo ama izateagatik ere. Orain rol edo eginkizun berriak dituzu bizitzan zeure burua definitzeko. Orain, gainera, zure (b)iloben amama edo aitaita ere bazara. Eta zer gehiago? Pertsona batzuek beren proiektu irrikatuak edo zapuztuak berreskuratzen dituzte, lehenago, familia- edo lanbide-konpromisoak zirela eta, denbora-faltagatik egin ezin izan zituztenak. Batzuek argi dute, ondo baino hobeto dakite zer, zelan, noiz eta non erantzun etapa berri honetako beharrizan eta gurariei. Baina badira argi ez dutenak ere, konturatu ere egin ez direnak ezin direla urteak eta urteak egon bizitza-proiekturik gabe. Horixe nahi duela edo, beste barik, horixe baino ez dagoela uste duen jendea da, baina ez dakite etapa berri hau bizitzaz bete dezaketela.

Zahartze aktiboak, ziur aski askotan entzungo zenuen honetaz, funtsezko lau alderdi proposatzen ditu helburutzat: osasuna, parte-hartzea, segurtasuna eta bizitza osoko ikaskuntza. Guk ere, BBKSasoikon, ikuspegi horren alde egiten dugu, eta lau zutabe horiek zelanbait sendotzen laguntzen duten esperientzia guztietara irekitzen gara. Hori bai, ez edozelan, BBKSasoikon zu baitzara protagonista. Guk proposatu, eskaini, lagundu, koordinatu, kudeatu eta lagundu egiten dugu bizitzak ematen dizun opari hau hobeto kudeatzen lagunduko dizun guztian. Eta beti esparru komunitario batean, zuk bezalaxe gauzak egiten, ikasten, urteei bizia ematen jarraitu gura duen jende gehiagorekin.

BBKSasoiko, zahartzen ari garen heinean, heldu nagusien parte-hartzearen sustapen berritzailerako gunea da. Zahartzea bizitzea delako. Guretzat, heldu nagusien etapa zahartze hutsa baino askoz gehiago da. Bizitzea da, eta bizitzea zaintzen ikastea da, parte hartzen ikastea, pertsona gisa behar ditudanak ikastea, seguruago egoteko, eta, beraz, bizitza osoan zehar ikasteko prest egoten ikastea, nire ahalduntzea sendotzen laguntzeko pertsona gisa, heldu nagusi gisa ere bai, jakina.

Seguru, zure interesekoak izango diren hainbat jarduera aurki ditzakezun gunea da BBKSasoiko. Baina, gainera, entzun egingo dizugu. Zure kezkak eta beharrizanak entzuten ditugu, eta, horrela, gure eskaintza egunetik egunera aldatuz doa, premia edo beharrizan komunak detektatzen ditugun eta erantzun mesedegarria emateko gai garen neurrian. BBKSasoikon pertsona bakoitza da protagonista, askotariko baliabideak behar dituzten ibilbide ugariko mapa batean.

BBKSasoikon zure burua garatzeko proiektuak aurkituko dituzu: tailerrak, hitzaldiak eta abar,   baina ikasteko gaiak ere proposatu ahal izango dizkiguzu. Tailer oso interesgarriak aurkituko dituzu, helduarorako gaitasunak lortzeko edo baita taldean egindako proiektuen garapenean protagonista izateko ere, proiektu horiek landuko dituztenen grina zuk duzun grina berbera baita.

Egiten dugunaz jakinean egon gura baduzu, ez izan zalantzarik eta pasa Bilboko Erronda kalean z/g-an dugun lokaletatik edo bisitatu sarean dugun gunea.

Zure zain gaude! Zu zara protagonista BBKSasoikon!