Punto menú Created with Sketch.

Hondartza Denontzat

BBK 5 uztaila, 2019

Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek. “Hondartza Denontzat” proiektua jada martxan da eta abuztu-amaiera arte iraungo du; Bidaideak-ek garatuko du, BBKren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa du, eta dagokien udalen babesa

Programa honek arreta-gune bereziak ditu Bizkaiko sei hareatza jendetsutan: Plentzia, Ereaga (Getxo), Isuntza (Lekeitio), Astondo (Gorliz), Arrigorri (Ondarroa) eta Laidatxu (Mundaka), Bizkaiko kostaldean estrategikoki banatuak ekialdetik mendebaldera. Behar bezala prestaturiko begirale-talde batek uda osoan erabiltzaileen esku jarriko ditu zenbait laguntza tekniko, bereziki diseinatuak hareatzetan eta ingurune urtarrean erabiltzeko.

Programa honek aisialdi inklusiboko baliabide batez hornitu gura ditu hondartzak, hauetaz gozatu ahal izatea bermatzeko herritar guztiei, eta mugitzeko arazoak dituztenei ere bai, noski. Udan mugikortasun murriztuko jendeari Bizkaiko hondartzetara joatea eragozten dioten oztopoak gainditzea da programaren helburu nagusia.

“Hondartza Denontzat” programa partekatua da, BBK Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin finantzatua, eta Bidaideak-ek, irabazi asmorik bako erakundeak, kudeatua. BBKren Gizarte Ekintza arduratuko da programa gauzatu eta dinamizatzen duten 21 begiraleen pertsonal-gastuak ordaintzeaz; ordutegia 11:00etatik 19:00etara izango da, uztail eta abuztuko egun guztietan.

Bestalde, foru-erakundea azpiegituraren atalaz arduratuko da. Beharginek 30 aulki izango dituzte uretako gurpilekin (9 mendekotasun arineko indizeak dituztenentzat, 15 mendekotasun ertaineko jendearentzat, eta 7 mendekotasun handiko pertsonentzat); 70 makulu-pare berezi hondarretan ibiltzeko; eta 4 garabi hidrauliko, batez ere mugitzeko arazo larriak dituzten erabiltzaileak errazago mugitu ahal izateko begiraleek.     Hondartza bakoitzean, gainera, erabiltzaileen premiak asetzeko beharrezko azpiegitura dago laguntza-guneetan: zurezko plataformak, karpak, aulkiak, mahaiak, WC egokituak eta aldagelak.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak