Punto menú Created with Sketch.

I Banku Fundazioen foroa

BBK 4 ekaina, 2019

2019/06/04

Bilbon Banku Fundazioen foroa bildu da Guggenheim Museoan, eta ekitaldian gutxi gorabehera izan diren 150 adituek ─banku-fundazioen ordezkariek, hirugarren sektorean eta komunikazioan espezialistek, eta gizarte ekintzen onuradun diren erakundeetako ordezkariek─ sektorearen etorkizuneko erronkak planteatu dituzte. Ekitaldi hau, fundazio bihurtu zeneko 5. urteurrenean BBK Fundazioak bultzatua, bat dator halaber erakunde gehienek ─abenduaren 27ko 26/2013 Legeak, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioenak, horretara beharturik─ beren eraldaketari ekin zioteneko 5. urteurrenarekin ere.

Hasierako saioan, Pedro María Azpiazu Uriarte jaunak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak, nabarmendu du euskal aurrezki-kutxen oinordeko diren finantza-erakundeek ongi egin dituztela gauzak eta arrakastaz zertu dutela eraldatze-prozesua. Juan Mari Aburto jaunak, Bilboko alkateak, bere berbaldian esan du “Banku Fundazioen 5 urtez gabiltzala berbetan, baina 100 urte baino gehiago bete dituela Aurrezki Kutxen konpromisoak”.

Román Escolanok, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun ministro ohiak, bere hitzaldian adierazi du Espainiako finantza-erakundeek, Europan inguruan ditugun herrialdeekin alderatuta, abantaila daramatela finantza-osasunari eta teknologia-prestakuntzari dagokionez. Escolanok esan du, sektorearen erronka nagusien artean, errentagarritasuna, eraldaketa digitala eta ospe edo izen onarena daudela, batez ere krisiak izandako inpaktuagatik finantza-erakundeen zereginari buruzko pertzepzioan.

Prozesua

Bere berbaldian BBK Fundazioko presidenteak, Xabier Sagredok, BBK Fundazioak bere Gizarte Ekintzaren iraupena ziurtatzeko bizi izan duen prozesuaren berri eman du, hots, jarraitutasuna bermatzen duten mekanismoak sortu dituela banku-negozioarekiko mendekotasuna murriztuz, eta azpimarratu du garrantzitsua dela erakundearen kudeaketan ahalik eta independentziarik handienaren irizpidea nagusitzea Fundazioaren kudeaketa-organoetan. BBK Banku Fundazioa sortu zeneko bosgarren urteurren honetan, etorkizuneko lan edo beharra markatuko duten ildo estrategikoak azaldu ditu Xabier Sagredok, hau da, bere jarduera dibertsifikatzea industriako eta Kutxabankeko partaidetzen bidez, eta bere gizarte-ekintzaren eragin edo inpaktua handiagotzea, horretarako inguruko beharrizanekin hobeto konektatzeko aukera ematen duten lan-metodologiak ezarriko dituztelarik.

Saioan jorratu da, halaber, fundazioen gizarte-eraginaren pisua eta gerorako lan-eredua. Banku-fundazioen gizarte-ekintzen arrakasta-kasuak ezagutzera zuzendutako tarte batean, Caja de Extremadura Banku Fundazio, Caja Cantabria Banku Fundazio, Caja de Burgos Banku Fundazio, Kutxa Banku Fundazio eta Unicaja Banku Fundazioak lurraldearen beharrizan nagusietan eragitea jarri dute jardueraren ardatz nagusi; Caja Navarra Fundazioaren kasuan ahaztutako krisi humanitarioetan esku-hartzea nabarmendu da, gertatzen diren lekuetan.

Gobernantza-eredua

Banku-erakundeen gobernantza-ereduan erakundeen gardentasun eta independentzia aipatu dira eztabaida-ardatz nagusitzat, eta mahai horretan izan dira Marc Simón, La Caixa Banku Fundazioko zuzendariorde nagusia, Antonio Romero, CECAko zuzendari korporatiboa, eta Javier Aldazabal, BBK Fundazioaren Arlo Juridikoko zuzendaria eta Fundazioaren Patronatuko idazkari nagusia.

Marzia Sica-k, Compagnia di San Paolo, Espainiako Banku Fundazioen antzeko, erakundeko Gizarte Politika Arloko arduradunak, azaldu du sektoreak Italian izan duen eraldaketa-prozesua, herrialde hau inspirazio izan zelarik Espainiako legeria garatzeko. Sica-rentzat, Espainiako aurrezki-kutxen baliokide diren Italiako kutxen eraldaketan alderdi garrantzitsuena da “irabazi asmo bako erakunde pribatuak direla, interes komunaren eta gizarte-kohesioaren alde lan egiten dutenak”.

Amaierako saioan, Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa idazkariordea den Amparo López Senovilla andrearen parte-hartzea izan da, eta honek esan du 26/2013 Legearen aplikazioak eragin positiboa izan duela banku-fundazioen eta finantza-erakundeen sektorea indartzeko.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak