Punto menú Created with Sketch.

Inoizko partaidetzarik handiena 2019ko Azkue Literatura sarietan

BBK 18 iraila, 2020

Gaur, ostiralarekin, 2019ko Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu dira Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sari-emate ekitaldian, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Nora Sarasola BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak parte hartu dute. Eusko Jaurlaritzak COVID 19aren kontra ezarritako segurtasun neurriak zorrotz errespetatu dira ekitaldi osoan.

Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

Azkue Sarietara aurkeztutako lanen kopurua (2009-2019)

2009 (219) / 2010 (217) / 2011 (157) / 2012 (167) / 2013 (173) / 2014 (75) / 2015 (88)

Egungo albiste gehiago
Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin #boluntariotzaAstea heldu da
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak