Punto menú Created with Sketch.
bbk sala

Ja! Bilbao-ren bederatzigarren edizioa BBK Salan

BBK 20 iraila, 2018

Filosofian, izuan, historian eta beste arlo batzuetan umoreak utzitako aztarnak BBK Sala hartuko du 2018ko irailaren 27tik urriaren 7ra. Ja! Bilbao Jaialdiaren beste edizio bat, Alex de la Iglesiaren figuraren inguruan antolatua kartelaren diseinutik hasita, Bilboko zinemagilea izango baita aurten BBK Ja! Bilbao saria jasoko duena.

Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdi honek topaketak antolatzen ditu idazle, intelektual, poeta eta abarrekin, umorearen aldaerez berba egiteko hainbat arlo artistikotan. Elkarrizketa, proiekzio, lehiaketa eta erakusketentzat ere izango da lekua.

Ja! Bilbao BBK Salan

Azpimarratzekoa da Forgesi BBK Salan egingo zaion omenaldia, Jaialdiaren lehenengo ediziotik presente egon zen norbait izan baitzen; baita ere Cadena SER-en ‘A vivir’ irratsaioaren zuzeneko emanaldia, eta ‘Mujeres entre viñetas’ (Emakumeak biñetetan) erakusketa, Mamen Moreu marrazkilariaren komiki eta irudiekin.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak