Punto menú Created with Sketch.
bbk salaKulturaMusika

Jazz 1906 zikloa BBK Salan

BBK 12 uztaila, 2018

Jazzeko 1906 Zikloaren beste edizio bat Bilbaína Jazz Club-en Hileroko programaren barruan. BBK Salan hiru hitzordu izango dira jazz-munduko artista ospetsuekin 2018ko udaberriari erritmoa emateko.

Lehenengo emanaldia apirilaren 20an izango da Gilad Hekselman Triorekin. Israelgo gitarra-jotzaileak gitarraren zeregina berritu du jazz-munduan, eta sei harietan balio berrietako bat legez gailendu da musika-genero honetan.

“Gilad Hekselman Trio” BBK Salan

Maiatzaren 26an Ralph Alessiren txanda da. Gaur egungo jazzaren arakatzaile bat, bere emanaldietan inprobisazioa, neobopa eta musika klasikoa nahasten dituena.

“Ralph Alessi” BBK Salan

Eta zikloa amaitzeko Maria Toro galiziarra ekainaren 15ean. Honen karrera New Yorken garatu da, betiere txirula lagun duela, jazzaren kultuko lekuetan emanaldiak eginez eta generoko izar handiekin oholtza gainean

“María Toro” BBK Salan

BBK-k jarraitzen du kultura eta musika bizkaitarrengana hurbiltzeko konpromisoarekin, honelako emanaldien eta BBK Salan egiten diren gainerako ekitaldien bidez.

Erosi sarrerak BBK Salarako

Egungo albiste gehiago
BBK-k ireki du izena emateko epea Urdaibain duen Zentroko udalekuetarako
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
Gure ekitaldi guztiak