Punto menú Created with Sketch.

Koronabirusaren aurrean AENOR ziurtagiria lortu duen lehen banku-fundazioa da BBK

BBK 10 azaroa, 2020

BBK izan da, COVID-19aren aurrean, AENOR ziurtagiria lortu duen lehen banku-fundazioa. Fundazioak koronabirusaren aurrean aplikatzen dituen neurrien eraginkortasuna bermatzen du zigilu horrek.

Osasun Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Osalanek Covid-19ari aurre egiteko prebentzio- eta higiene-arloan ezarritako jarraibideak, beharginen eta erabiltzaileen joan-etorria eta egonaldia nahasten diren BBK zentroetan, bete egiten direla baieztatzen du AENORen ziurtagiriak.

BBK-ko Gorka Martinezen ustez, “gure lehentasun nagusia BBKren instalazioak erabiltzen dituzten pertsona guztien segurtasuna eta osasuna babestea da, bertoko langileak zein erabiltzaileak izan. AENORek Covid-19aren aurrean egiten dugun lanari emandako babesak berresten du, martxan jarri ditugun neurriei esker, gure espazioak leku seguruak direla behar egiteko edo berton egoteko”.

Ziurtagiri honek “kolektibo guztien arteko konfiantza bultzatzen du; eta hori funtsezko zerbait da koronabirusaren krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialak gainditzeko. BBK-k egin duen urratsa bat dator pandemian ematen ari den zerbitzu garrantzitsuarekin”, adierazi du Javier Mejiak, AENOReko Marketin Estrategiko eta Produktu zuzendariak.

AENORek egin duen ebaluazioak, besteak beste, alderdi hauek baloratu ditu: arriskuen kudeaketa; laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa; garatutako prestakuntza, informazioa eta komunikazioak; antolaketa-neurriak (edukiera-kontrola, distantziak, manparak, …); babes-neurriak (norbera babesteko materiala erabiltzea); eta garbitasun eta higieneko jardunbide egokiak.

Horren haritik, BBK-k tenperatura kontrolatzeko kamera termografikoak, gel hidroalkoholikoaren banagailuak eta alfonbratxo desinfektatzaileak jarri ditu bere zentroetan. Gainera, argibide espezifikoak dituzten infografiak, ate eta txorrota automatikoak eta eskuak lehortzeko gailuak jarri dira zentroetan.

 

Egungo albiste gehiago
Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin #boluntariotzaAstea heldu da
Gure ekitaldi guztiak