Punto menú Created with Sketch.

‘Kreo en ti’-k 1.500 saltoki baino gehiagoren atxikimendua lortu du

BBK 24 apirila, 2020

Bizkaiko merkataritzari laguntzeko BBK-k sortutako “Kreo en ti” sareak herrialdeko 1.500 denda eta ostatu baino gehiagoren atxikimendua lortu du. Gaur egun, zehazki, 1.534 dira kreonti.bbk.eus plataforma solidarioan izena eman duten saltokiak; horrela Bizkaiko merkataritza txikiari bizirik eusten lagundu gura du BBK-k, herritarrek bonu zuzenen bidez egin ahal izango dituzten ondasun edo zerbitzuen aldez aurreko erosketari esker; gero, saltokiek ateak irekitzen dituztenean, trukatu ahal izango dira bonu horiek.

Gaur egungo osasun-egoeraren ondorioz agindutako negozio-itxiera kolpe latza izan da merkataritza txikiarentzat, horren biziraupena arriskuan jartzeraino. Txikizkako merkataritzak 45.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu Bizkaian, 13.000 establezimendu baino gehiagotan banatuta. Behargin, alokairu eta abarri buruzko hileroko ordainketei aurre egiteko likideziarik eza da oztopo nagusia orain.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak