Punto menú Created with Sketch.

Kreoenti Kultura

BBK 10 uztaila, 2020

Bizkaiko kultura-sektorea babesteko apustu sendoa egiten jarraitzen du BBK-k. “Kreoenti Kultura” proiektua euskal artista, arte eszeniko eta musikari bizirik irauten laguntzeko sortu da, 5 euroko deskontu-bonuen bidez; bonu horiek uztailean, abuztuan eta irailean Bizkaiko aretoetan egingo diren ikuskizunetako sarreren prezioa murriztuko dute.

Oraingoz, hauek dira ekimen honekin bat egin duten Bizkaiko kultura-aretoak: Lonbo Aretoa, Barakaldo Antzokia, Basauriko Social Antzokia, Arriaga, Euskalduna, Serantes Antzokia, BEC eta La Fundicion.

Deskontua duten ekitaldiak “Kreoenti Kultura” plataforman daude multzokatuta. Bertan, sustaturiko ikuskizun guztiak ezagutu ditzakete erabiltzaileek, eta sarrerak erosteko aukera izango dute.

Ikuskizunetarako sarrerak, 5€ko deskontua izango dutenak, uztailean erosi ahal izango dira, gero uztailean, abuztuan eta irailean egingo diren ekitaldietarako. Guztira 16.000 bonu jarriko dira eskuragai, 80.000 euroko balioa dutenak.

BBK-k azken hilabeteotan martxan jarri dituen beste ekimen batzuekin bat egiten du ekimen honek, guztiak ere Covid-19ak sortutako ondorio ekonomikoak arintzeko. Konfinamenduko asteetan BBK Salak euskal talde eta bakarlarien zuzeneko kontzertuak antolatu zituen, streaming bidez.

Era berean, kreonti.bbk.eus plataforma solidarioaren bidez, Covid-19ak oso zigortutako beste sektore bati bizirik irauten lagundu zitzaion, saltoki txikien sektoreari, hain zuzen ere. Bonu trukagarrien bidez ondasunak edo zerbitzuak aldez aurretik erosita, BBK-k 679.310 euro eman zizkien Bizkaiko 1.605 saltokiri.

“Kreoenti Kultura” plataforma:

https://kreoenti.bbk.eus/

 

 

 

 

Egungo albiste gehiago
Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin #boluntariotzaAstea heldu da
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak