Punto menú Created with Sketch.

#kreoEnTi

BBK 17 apirila, 2020

Talentuari, enpleguari eta ekintzailetzari laguntzeko estrategiaren barruan, tokiko enpresei laguntzearekin konprometituta, baita Bizkaian enplegua eta kohesiorako aberastasuna sortzen duen txikizkako merkataritzaren sektorearekin ere, BBK-k ‘Kreo en ti’ ekimena abiarazi du. Web-plataforma solidario bat da (kreoenti.bbk.eus), eta Bizkaiko merkataritza txikiari bizirik irauten lagunduko dio, herritarrek aldez aurretik erosketa eginda; hori beren saltoki gogokoenetarako zuzeneko bonuen bidez egingo dute, eta establezimenduak berriro ireki ahal direnean trukatzeko modukoak izango dira bonuak.

Gaur egungo osasun-egoeraren ondorioz agindutako negozio-itxiera kolpe latza izan da merkataritza txikiarentzat, horren biziraupena arriskuan jartzeraino. Txikizkako merkataritzak 45.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu Bizkaian, eta 13.000 establezimendu baino gehiago daude irekita. Behargin, alokairu eta abarri buruzko hileroko ordainketei aurre egiteko likideziarik eza da oztopo nagusia.

Egoera ikusita, BBK-k Kreo en ti aurkeztu du, saltokientzako ekimen guztiz doakoa; herritarrak kontzientziatzea du helburu, hots, gu guztion eta bakoitzaren laguntzaz bakarrik berreskuratuko dela gure merkataritza-inguruneko denda edo establezimenduen jarduera ekonomikoa, horiek direlarik auzo, herri eta hiriei bizia ematen dietenak. Horrela, hurbileko saltokietan eta lokaletan kontsumitzeko eta erosteko konpromiso aurreratua egotea lortu gura da, merkataritza horri eusteko eta horrela berari likidezia emateko eta elkartasuna adierazteko.

Bonuak 5€ eta 10€ko opariarekin

Plataforma horren bidez, kontsumitzaileek beren saltoki gustukoenetan erosketak aurreratu ahal izango dituzte, bi bonu-motarekin: 10.000 bonu 15€ko kostua dutenak eroslearentzat, gehi BBK-k jarriko dituen beste 5€, horrela 20€ gastatzeko aukera izango duelarik; eta beste 5.000 bonu 30€koak, gehi Fundazioak jarriko dituen beste 10€, erosleak 40€ gastatu ahal izango dituelarik.

Bonuak establezimenduan trukatu ahal izango dira, behin Alarma-egoera amaitu ostean eta 2020ko abenduaren 31ra arte. Pertsona bakoitzak 2 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, eta biak batera edo banaka gastatu.

Bonua ez da produktu-kategoria jakin baterako bakarrik; berarekin Alarma-egoeran ateak zarratu behar izan dituen edozein saltokitan eros daiteke, hala nola, zapata-denda, arropa-denda, ile-apaindegi, taberna, jatetxe, liburu-denda, lurrin-denda eta abarretan.

Berehalako likidezia, saltoki txikiek bizirik iraun dezaten

Saltokiek egun gutxitan jasoko dute beren establezimenduan egindako erosketa aurreratu(ar)en diru-sarrera. Horrela, denbora-tarte horretan beren ordainketei aurre egiteko behar duten likidezia-injekzioa jasoko dute, eta, horrela, pertsiana berriro ireki ahal izango dute, behin egoera hau igaro ostean.

Ekimena Alarma-egoeragatik itxi edo zarratu behar izan duten Bizkaiko saltoki guztiei zuzenduta dago, eta, besteak beste, Merkataritza Ganbera, Cecobi, Bizkaidendak eta BilbaoCentro-ren babesa du.

Saltokiek gaurtik apirilaren 23ra bitartean eman dezakete izena kreoenti.bbk.eus webgunean, formulario erraz bat beteta.

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak