51 taldek, 8 eta 13 urte arteko neska-mutikoekin, hartu dute parte BBK-k eta RETAbet Bilbao Basket-ek antolaturiko BBK UP saskibaloi-txapelketaren lehen edizioan. Gernikan eta Leioan eskualdetako sailkapen-partidak jokatu ostean, finalak jokatzeko ordua da orain.
Hitzordua larunbatean, 2018ko apirilaren 7an, da Bilbao Arenan. Egun horretan Bizkaiko 8 talde arituko dira norgehiagoka azken garaipenaren bila. Saskibaloiaren festa handi honetan jarduera paraleloak izango dira, lau finalak ─emakumezkoen minibasket, gizonezkoen minibasket, emakumezkoen haur eta gizonezkoen haur kategorietan─ jokatzen diren bitartean.
Goiz osoan, 9etatik 14etara, jolasguneak izango dira puzgarriekin, Wii kontsolekin eta 5 urtetik aurrerakoentzako tailerrekin.
Azkenean, talde irabazleak hauek izan dira: Tabirako Jesuitak, emakumezko haurretan; Gernika A, emakumezko minian; Maristak Patronatua, gizonezko haurretan; eta Gernika, gizonezko minian.
BBK-k Bizkaian garapen eta ongizatearekin duen konpromisoa erakusten du lehiaketa honek, kirola eta aisialdi osasungarria sustatzeko ekimenen bidez eta ahaleginaren, begirunearen eta talde-lanaren balioekin batera.