Punto menú Created with Sketch.

MUJIKA ESKOLA GURASO-ELKARTEAK IRABAZI DU I. BBK FAMILY LEHIAKETA, KONTZILIAZIORAKO IDEIA BERRITZAILEEI BURUZKOA

BBK 15 urria, 2020

BBK Familia-kontziliazioaren alorrean ideia berritzaileak lortzeko asmaturiko I. BBK Family Lehiaketako irabazleak eta finalistak aurkeztu ditu gaur BBK-k. Lehiaketara enpresa, ikastetxe, guraso-elkarte edo gizarte-erakundeen 15 ideia aurkeztu dira, eta lehen hiru postuak honako hauentzat izan dira: Mujika Eskolako guraso-elkartearen “Familiak Naturan” (lehen saria); Urduñako Eskolaren “Kontziliazio menua” (bigarren saria); eta Loizaga Prest enpresaren “Qtenta Family” (hirugarren saria).

Pandemiak hainbat hilabetez zailtasunak ekarri ditu familien kontziliaziorako. Askok modua aurkitu behar izan dute beren seme-alabak zaintzeko, laneko betebeharrak alde batera utzi barik. Horren jakitun, BBK FAMILYk gura izan du gizarteak bizi izandakotik ikastea eta arlo horretan aurrerapauso bat emateko irtenbideak partekatzea. Hortik sortu zen kontziliaziorako ekimen berritzaileen lehen lehiaketa deitzeko ideia.

  1. Lehen ideia irabazlea “Familiak Naturan!” izan da, Mujika Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkartearen proiektua, eta familiek azaroa eta maiatza bitartean, 15 egunean behin, kontziliatzeko egun bat izatea proposatu dute. Beraien kontziliazio-esperientzian Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara irteera-zerbitzu bat sartzen da, Ekoetxea Urdaibai erakundearekin. Epaimahaiak baloratu du, besteak beste, proposamen horrek modu berritzaile eta sortzailean planteatzen duela adinbakoekin esperientzia bat izatea paisaia-edertasun bereziko ingurune batean, eta hori oso onuragarria dela emozionalki eta fisikoki, kontuan hartzen badira COVID-19aren ondorioak ohiturak aldatzeari eta harremanak izateko moduari dagokienez.
  2. Bigarren proposamen irabazlea Urduñako Eskolako Guraso Elkartearen “Kontziliazio menua” izan da. Urduñako Eskola Publikoko ikasleen familientzako menu bat da, udalarekin lankidetzan, nutrizio-irizpideak eta hurbileko produktu ekologikoen erabilera kontuan hartzen dituena. Familia askok zailtasunak zituzten kalitatezko menu bat eskaintzeko, kontziliazio-arazoengatik eta janaria prestatzeko asti handirik ez zutelako.  “Kontziliazio-menua” eskola-menuaren prezioan eskaintzen zaie familiei etxean kontsumitu dezaten, eta, horrela, denbora gehien kentzen duen familia-zereginetako bat arintzeko.
  3. Hirugarren ideia irabazlea Loizaga Prest enpresaren “Qtenta Family” izan da; enpresa horrek jarduera fisikoa, aisialdi osasungarria eta naturarekiko begirunea sustatzeko jarduera planteatzen du, eta Gizarte Erantzukizuneko estrategiaren barruan kontziliazio-jarduerak sustatu gura dituzten enpresei, ikastetxeei, ikasleei eta haien familiei zuzenduta dago. Familian eta espazio irekietan egiteko jarduera da, non familiek, QR mapa eta kodeen laguntzaz, umeen adin eta espezifikotasunetara egokitutako ibilbidea egiten duten, baita proba fisikoak eta erronkak ere, beste familia batzuekin lehian.

“BBK FAMILY: ESPERIENTZIA BERRITZAILEAK KONTZILIAZIOAN” LEHIAKETAREN LEHEN EDIZIOAN AURKEZTUTAKO JARDUNBIDE EGOKIAK

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak