Punto menú Created with Sketch.

Mundualdatu beste deialdi bat zabalik

BBK 18 ekaina, 2019

BBK-k Mundualdatu-ren beste deialdi bat egin du; sozialki arduratsua den inbertsio-programa da Mundualdatu, enpresa berritzaileen eta/edo oinarri teknologikoa dutenen hazkundea bultzatzeko pentsatua.

Interesa dutenek theglocal.network plataformaren bidez aurkeztu beharko dituzte enpresa-proiektuak irailaren 30a baino lehen; plataforma Mundualdaturen webgunean dago sartuta. Hau da bide esklusiboa ekimenean parte hartzeko.

Finantzaketan gutxienez 200.000 euroko ekarpena sartzen da, enpresako kapitalean inbertituz ematen dena, baina kopuru horrek ez du gainditu behar kapitalaren % 30. Proiektuen azken aukeraketara begira, BBK-k ez du bakarrik proiektuen bideragarritasuna aztertuko, baita ere horietako bakoitzak sor dezakeen enplegua edo egin dezakeen gizarte-ekarpena; horregatik esan daiteke Mundualdatu BBKren “Arrisku Kapital Sozial”eko programa bat dela.

Mundualdatu BBKren Plan Estrategikoan kokatzen da, non gaikuntza eta enpleguaren sustapena diren lehentasunezko ardatzetako bat. Helburu hauek bat datoz BBK-k ezarritako helmugekin, eragile ekonomikoei eta enpresa-ekinbide berriei laguntzearen alde egiten duelarik.

Programa honen parte izateko, BBK-k, beste gauza batzuen artean, enpresek izaera berritzailea izatea eta egoitza soziala Bizkaian izatea eskatzen du, ekonomia-errentagarritasuna eta nazioarteko eskalabilitatea izatea, eta gizarte-eragina sortzea. Denboran enpresa iraunkorrak izatea ere eskatzen da, monetizagarriak izateko aukerarekin, eta gutxienez 10.000 €ko fakturazioarekin hilean.

Programaren aurkezpena

Bilbao Berrikuntza Faktorian (BFF) egingo da datorren ekainaren 24an programaren aurkezpen ofiziala. Interesa duten pertsona guztiek informazioa jaso eta beharrezko galdera guztiak egingo dizkiete BBK-ko arduradunei, hauek programaren aurkezpen ofiziala egingo dutelarik.

Hitzordua 18:00etan hasiko da Nora Sarasolaren eta Oihane Aldayturriagaren eskutik; lehena BBK-ko Gizarte Ekintzaren zuzendaria da, eta bigarrena BBK-ko Gaikuntza eta Enplegu ildoaren arduraduna.

 

Egungo albiste gehiago
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak