Berriz ere badugu gurekin Noites de Fado zikloa BBK Salan. Ziklo honen VII. edizioak musika tradizional portugaldarraren abeslari handiak eta promesa berriak ekarriko dizkigu, udaberri bakoitzean izan dugun moduan.
Apirilaren 25ean zikloari hasiera emango zaio “Fado in Chiado” ikuskizunarekin. Bertan lau artistek (Rute Soares, Andre Vaz, Tiago Silva eta Sergio Costa) Gizadiaren Kultur Ondare Ezmaterial gisa aitortutako portugaldar tradizio hau ekarriko digute.
Maiatzaren 9an “Carminho” izango dugu. Familia fadista baten ondorengoa da eta “Canto” disko berriarekin etorriko zaigu, bere ekarpen, lilura eta ikusgarritasun osoarekin.
[button class=”” link=”http://www.salabbk.es/eu/carminho/” bgcolor=”” textcolor=”” bordercolor=”” target=”_blank”]“Carminho” BBK Salan[/button]
Nostalgia portugaldarrarekin izango dugun hurrengo hitzordua maiatzaren 23an izango da eta “Marta Pereira da Costa” izango dugu, mundu mailako fado gitarra-jole profesional bakarrarekin.
“Marta Pereira da Costa” BBK Salan
Ekainaren 6an ikerketatik sormenera jauzia egin duen “Duarte”. Hasieran fadoen letrak ikertzen hasi zen eta bere abestiak sortzera egin du jauzia. Bilbora azalduko zaigu bi tresna-jotzaile handirekin: Pedro Amendoeira, gitarra portugesean, eta Joao Filipe, fadoko gitarran.
Eta zikloa ekainaren 20an itxiko da Maria Berasarte donostiarrarekin: Lisboa String Hirukotea (Jose Peixoto, Bernardo Couto eta Carlos Barreto). Berasarteren agurra izango da, hauxe musika mota honekin egingo duen azken emanaldia izango delako, laster musika portugaldarretik urrun dauden beste musika proiektuei ekingo die eta.
“Maria Berasarte & LST” BBK Salan
Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira. Kutxabank txartelez ordainduz gero %15eko deskontua egongo da (txartel bakoitzeko 4 sarrera) eta 5 kontzertuetarako abonua 76 eurotako da.