Punto menú Created with Sketch.

Oharra

BBK 13 martxoa, 2020

Agintari eskudunen gomendioei jarraituz, adinekoen zentro eta haur-eskola guztiak ixtea erabaki du BBK-k, baita BBK Salaren programazioa aldi baterako bertan behera uztea ere.
BBK jakitun da horrelako erabakiek gizartean duten eraginaz, baina uste du, eta hala bermatzen du adituen irizpideak, une honetan neurri hori beharrezkoa dela gaixotasunaren zabalkundea geldiarazteko. Gainera, kontuan hartu behar da BBK-k kudeatzen dituen zentroek bereziki ahul edo kaltebera diren gizataldeei –adinekoei eta haurrei– ematen dietela zerbitzua.
Une honetatik aurrera ere, agintariek emandako gomendioei jarraituko die BBK-k eta hartuko diren erabakien berri bere garaian emango dugu zehazki. Eskerrik asko egoera ulertzeagatik.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak