Punto menú Created with Sketch.

Omagok irabazi du I. BBK SOINU BERRIAK

BBK 21 ekaina, 2019

Omago taldeak irabazi du I. BBK SOINU BERRIAK lehiaketa, finala atzo arratsalde-gauean izan zelarik BBK Salan. Bizkaiko folk-pop taldeak konbentzitu zuen epaimahaia, Bizkaian gorabidean dauden talde eta artistak topatzeko BBK Fundazioak antolaturiko lehiaketa honetan. Finalean, Airu eta Los Chivatos De Ana Frank gainditu zituen Omagok, epaimahai espezializatu batek hautaturiko beste bi taldeak; 94 talderen artetik, guztiak Bizkaikoak, hiru finalista horiek –horietako bik emakumezkoa dute abeslari eta liderra– aukeratu zituen epaimahaiak. Kontzertu guztiak streaming bidez eman ziren BBKren Youtubeko kanalean.

Omago eratu berria den taldea da. Hain zuzen ere, beraien lehen kontzertua sailkapen-fasean BBK Salan emandakoa izan zen, nahiz eta bere kideetako batzuk The Great Barrier taldekoak ziren aurretik. Talde honek euskaraz eta gaztelaniaz abesten duen folk-popak 60ko urteetako amerikar ukituak eta rock-dosiak ditu. Taldekideak (Aitziber Omagogeaskoa, Oier Aldekoa, Claudio F. Pavan eta Iñigo Larrazabal) Gorliz eta Getxokoak dira.

Taldeentzako lehiaketa honekin, BBK-k aukera eman gura zien Bizkaian musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei, eta horretarako, bere musika-azpiegitura nagusia, BBK Sala, bertoko artista eta talde hauen zerbitzura jarri du hainbat hilabetez. Lehen fasean, aurretik hautaturiko hamabi taldek ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jaso zuten beren sustapen-estrategian erabiltzeko, eta atzoko irabazleak sari erantsia jaso zuen, azaroan Bizkaia BIME Live International Music Experience delakoan joko baitu. BBK-k ordainduko ditu lau gaiko EP baten grabazio-gastuak Deustuko ‘El Tigre’ estudioetan, baita StereoZona kanalak egingo duen bideoklip-arenak ere.

Egungo albiste gehiago
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak