Punto menú Created with Sketch.

San Tomas 2019

BBK 19 abendua, 2019

Gaur egun, landa-ingurunea eta ustiategi txikien bidez ohiko ekoizpen-eredua babestea bere gizarte-ekintzaren zutabeetako bat dira. Horregatik, egun Bizkaiko lurralde historikoan egiten diren ehunen bat nekazaritza-azokatan egoten da BBK, eta ohiko San Tomas Azoka antolatzen du; honen helburu nagusia da baserri edo nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi txiki eta ertainetan ekoitzi edo/eta landutako produktuen kalitatea eta askotarikotasuna hiriko jendearengana hurbiltzea, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune eta salmenta-gune bat sortu eta jartzea, bitartekari barik. Deialdi honen helburua da, 2019ko San Tomas Azokaren LXXII. edizioan, ekoizle edo/eta egileentzat salmenta- eta erakusketa-postu (ohiko BBK etxola) baten esleipena eta parte-hartzea arautzea.

2019ko San Tomas Azokan, salmenta- edo/eta erakusketa-postu bat eskatu ahal izango dute gure landa edo baserri-mundutik datozen produktuak ekoitzi edo/eta lantzeko helburua duten pertsonek eta erakundeek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lurralde historikotan Ekoizleen edo/eta Egileen Erroldan inskribaturik baldin badaude. Beste Autonomia Erkidego batzuetan jatorria duten ekoizpenen kasuan, parte-hartzaileek ekoizpen horien jatorria identifikatu eta bermatu beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzak betez.

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Mar
2
Astelehena / 18:00 - 20:00Elkarrizketa irekia.

Bakarrik edo lagunartean bizitzea: alde onak eta txarrak.

Mar
2
Astelehena / 18:00 - 20:00Elkarrizketa irekia.

Bakarrik edo lagunartean bizitzea: alde onak eta txarrak.

Gure ekitaldi guztiak