Punto menú Created with Sketch.

San Tomas Azokaren 72. edizioa bere historiako jasangarriena izango da

BBK 27 azaroa, 2019

BBK-k inoiz baino San Tomas Azoka jasangarriagoa pentsatu du aurtengo urterako. 248 salmahai jarriko dira abenduaren 21ean, larunbatean, Plaza Barrian, Areatzan eta Arriaga plazan, eta aurreko edizioetan baino begirunetsuagoak izango dira ingurumenarekin, edalontzi berrerabilgarriak eta poltsa biodegradagarriak erabiliko dituzte eta. BBK-k, “zero plastiko” kanpaina bere eginez, ekitaldi jasangarriak antolatzeko apustuarekin jarraitzen du honela.

Goizeko lehen ordutik, Bizkaiko baserrietako produktu asko izango dira salmahaietan.  Ortuariak, frutak, gaztak, eztia, kontserbak, ogia, euskal pastela, zezina, landareak, txakolina eta sagardoa salduko dira, hau da, bertoko produktuen aukera zabala, datozen Gabon-jaietan etxe askotako menuaren parte izango direnak. ‘Txosnak’ estrategikoki banatuko dira eremu osoan, tradizioari jarraituz, hain ospetsua den taloa txorizoarekin erosi ahal izateko.

Gorka Martínezek, BBK-ko zuzendari nagusiak, eta Nora Sarasolak, Gizarte Ekintzako zuzendariak, gaur BBK Salan jakinarazi dutenez, Gabonetako merkatu ospetsu honetako salmahaiak hiru lekutan jarriko dira hirigune historikoan: Areatzan (140 postu), Arriagan (48) eta Plaza Barrian (60). Festa-eremura iristeko garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute, bereziki jendetsua izatea espero baita aurtengo edizioa, larunbatean delako.

Festaz, gastronomiaz eta musikaz gain, elkartasunak bere lekua izango du azokaren edizio honetan ere. Areatzako erdigunean, “Puntu Moratu” bat jarriko da, eta bertan nerabeentzako hainbat jarduera egingo dira, 12:00etatik 16:00etara, genero-indarkeriaren inguruan.

 

EMAKUME BASERRITARRARENTZAKO SARIA

San Tomas Azokako ekoizleetako askok urtero fruta, ortuari, gazta, ogi, txakolin, gozoki, animalia edo landarerik onenak saritzen dituen lehiaketan parte hartuko dute. Berritasun gisa, aurten antolatzaileek Emakume Baserritarrarentzako sari berezia ezarriko dute.

Azokan izango diren ekoizleak 13 kategoria hauetan lehiatuko dira: fruta, loreak (landareak), gazta, ogia, txakolina (beltza, zuria eta gorria), talorik onena, ortuariak, eztia, euskal pastela, emakumezko ekoizlea, ekoizle gaztea eta abereak. Talorik onena egiten duen postua sarituko dute antolatzaileek, eta sari hau BilbaoDendak elkartearen eskutik dator.

Sari hauekin ekoizleek beren ahaleginaren aitortza publikoa lortzea espero dute. 13:00etan Euskal Museoan hasiko den ekitaldian emango ditu BBK-k sariak.

 

FAMILIENTZAKO JARDUERA EUSKAL MUSEOAN

Hain zuzen ere, Euskal Museoaren instalazioetan izango da edizio honetako berritasunetako bat. “San Tomas Txiki” ekimena tailer berezi bat izango da, 4-12 urte arteko neska-mutikoentzat, piperminak ozpinetan botilaratzen ikasteko. Txikerrenei produktu freskoak manipulatzeko kontserba-tradizioa transmititu gura zaie, eta aldi berean San Tomas Azokaren atzean dagoen historian sartu edo murgil daitezela. Eten barik tailerrak izango dira goiz osoan (9:30 – 13:30).

 

ERAKUNDEENTZAKO OMENALDIA

BBK-k aurten adinekoen artean bakardade-egoerak saihesteko behar egiten duten Bizkaiko erakundeak sarituko ditu San Tomas Azokari hasiera emateko ekitaldian, urtero legez, erakunde antolatzaileak egingo baitu hori ofizialki.

 

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Zabaldu da epea San Tomas merkatuan parte hartzeko eskaera bideratzeko
Gure ekitaldi guztiak