Punto menú Created with Sketch.

Santo Tomas azoka ekologikoena hasten da

BBK 26 abendua, 2019

Aurten San Tomas Azoka Bizkaiko bost erakunderi egindako omenaldiarekin hasi da; izan ere, adinekoen bakardadeari aurre egiteko behar egiten dute urte osoan. Agintzari, Gurutze Gorria, Nagusilan, SSI Taldea eta Caritas dira. Ekitaldiak balio izan du, halaber, Mercedes gogoan izateko; 89 urteko emakume hau BBKren “Bakardade ikusezina” kanpainako eskultura zizelkatzeko modelotzat hartu zen, eta kanpainari esker, adineko pertsona askok Eguberriak Bizkaiko familiekin igarotzeko programa jarri da abian.

 

BBKren “Bakardade ikusezina” kanpainak adinekoen gura bako bakardadearen arazoaz jendea kontzientziatzea du helburu; kanpainaren arrakasta eta harrera onari esker, erakundeak beste programa bat sortzea erabaki du, Bizkaiko familiak eta bakarrik dauden adinekoak, Gabonak lagun barik igaro gura ez dituztenak, elkartu ahal izateko. Kanpaina honen ondorioz, aurtengo sariak Bizkaiko adinekoekin beharrean nabarmendutako bost erakunderentzat izan dira.

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Gure ekitaldi guztiak