Punto menú Created with Sketch.

Sare sozialei, eten digitalari eta cyberbullingari buruzko online jardunaldiak

BBK 7 uztaila, 2020

Uztailaren 14an eta 15ean, BBK JAGON CYBERBULLYING GURASOAKek bere lehen prestakuntza-saioak antolatuko ditu gurasoei zuzenduta, sare sozialen arriskuaz jabetu eta ikas dezaten adituen laguntzaz. Cyberbullying edo ziberjazarpenaz eta harreman modu horiek sortzen ari diren eten digitalaz jarduteko aukera emango dute jardunaldiek, eta kezkak argitzen eta adingabeen arteko jazarpen-egoeretan lagunduko duten jarrerak partekatzen saiatuko dira.

BBK JAGON CYBERBULLYING GURASOAKen helburuen artean daude, halaber, eskola-jazarpena eta cyberbullyingaren kontzeptu nagusiak (grooming, sexting, phising edo sextorsion) identifikatzea eta barneratzea, baita seme-alabek ziberjazarpenari lotuta izan ditzaketen arazoak saihesten ikastea ere.

2015. urtetik BBK Jagon hezkuntza-programan lanean ari diren irakasle adituek gidatuko dituzte jardunaldiak. Metatutako esperientzia edo eskarmentuan oinarrituta, aditu horiek gurasoek beren ondorengoekin enpatizatzeko duten gaitasuna hobetu gura dute, baita besteekiko errespetua erakusten duten balioak transmititzeko gaitasuna eta balizko biktimei laguntzeko aukera ere.

Ekainean zehar, Jagon-eko hezitzaileen taldeak cyberbullyingaren prebentzioari buruzko hainbat online jardunaldi egin ditu ikasleekin, eta jardunaldi horiek jarraipena izango dute irailetik urrira bitartean, ikastetxeek interes handia adierazi dute eta. Talde horrek berak ikusi du beharrezkoa dela saio horiek familiei ere zabaltzea. Horregatik jaio da orain BBK JAGON CYBERBULLYING GURASOAK.

Gurasoentzako saioak hamarna (10) pertsonako bi taldetan banatuta egongo dira, 10:00etatik 11:30era, eta uztailaren 8an eta 14an egingo dira. Interesdunek uztailaren 1etik 13ra bitartean egin ahal izango dute eskabidea “BBK eta Zu”n.

 

Gurasoen izen-emateak:

https://bbkytu.bbk.eus/?Idioma=EU&U

BBK URDAIBAI ZENTROA

Telefonoak: 94 687 07 10 – 94 687 08 35

Helb.elek.: jagon@bbk.eus

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
BBK activará 16.000 bonos-descuento en salas que se integren en la plataforma “Kreoenti Kultura”
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak