Punto menú Created with Sketch.

Sua, The Owl Project eta Los Chivatos de Ana Frank-en soinuak

BBK 23 apirila, 2019

BBK Soinu Berriak-en lehen edizioko hiru talde berri instrumentuak gozatzen ari dira dena emateko musika-lehiaketa honen bigarren jardunaldian; aukera eman gura zaie musikaren munduan lehen urratsak egiten dabiltzan gazteei. Datorren ostegunean, hilak 25, BBK Salan entzungo dira Suaren rocka (20:00), The Owl Projecten popa (21:00) eta Los Chivatos de Ana Franken punka (22:00). Emanaldiak doakoak izango dira.

BBK Soinu Berriak-eko epaimahai adituak 94 proposamenen artetik hautaturiko (guztira 12) talde eta artisten artean daude Bizkaiko 3 talde hauek, eta berauen asmoa da Bizkaiko musika-talentu berriak aurkitzeko BBK-k antolaturiko lehen lehiaketa irabaztea. Hurrengo kontzertuak maiatzaren 9an eta 30ean izango dira. Eta final handia ekainaren 20an jokatuko da.

BBK-k lehiaketa honetan bertoko artista eta talde hauen zerbitzura ipini du bere musika-azpiegitura guztia. Beren sustapen-estrategian erabil dezaten, aretoan emango duten kontzertu osoaren ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jasoko dute talde guztiek, eta irabazleak sari hirukoitza izango du: Bizkaia BIME Live International Music Experience-n joko du; 4 gaiko EP bat grabatuko zaio El Tigre estudioetan, Deustun; eta bideoklipa StereoZona kanalaren kontura. Bigarren sailkatuak 4 gaiko EP bat grabatzeko aukera izango du Deustuko El Tigre estudioetan.

Hautaturiko hamabi taldeak ─Pinpilinpussies (Rock), Las Selvas (Rock), Airu (Pop), The Owl Project (Pop), Los Chivatos de Ana Frank (Punk), Nekane (Pop-R&B), Sua (Rock), Perky Pat (Post Punk), Marban (Indie Pop), Bilbao Tropical (Rap), Dekot (Rock) eta Omago (Folk Pop)─ adituen epaimahai batek ebaluatuko ditu, eta bere originaltasun, nortasun, ahalmen, talentu eta karismaren arabera hautatu beharko dute bakarlari edo talde irabazlea.

Epaimahaian honako hauek izango dira: Elias Monreal (Last Tour/ Meyo Records/ Encarta Club), Oihane Aldaiturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Lehiaketaren zuzendaria eta WAS taldekoa), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro).

 

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak