Punto menú Created with Sketch.

Udako abentura hasi da BBK Urdaibai Zentroan

BBK 24 ekaina, 2019

Bizkaia osoko neska-mutikoek, 7 eta 13 urte artekoek, irrikaz espero dute BBK-ren udaleku berriek gaurtik aurrera eskainiko dietena Urdaibain; zazpi txanda izango dira abuztuaren 10era arte. Talde guztiak euskaraz izango dira, uztailaren 29 eta abuztuaren 3 artekoa izan ezik, hau elebiduna izango baita.

Naturarekin bizitzen ikasteko eta gizartekotzeko diseinaturiko jarduera-egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute txikerrenek. Programan bela, piragua, itsasontzian paseoak, kirol-instalazioen (futbol- eta saskibaloi-jokalekuen, zabuen…) erabilera, tailerrak eta txangoak sartzen dira.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak