Punto menú Created with Sketch.
bbk sala

Zabaldu da denboraldia BBK Salan

BBK 21 iraila, 2018

Uda ostean, BBK Salak berriro ekin dio bere ohiko kultura-jarduerari hainbat proposamenekin: poesia, zinema, umorea, musika…

Irailaren 17an, astelehenean, denboraldia hasiko da Euskal Poesiaren X. BBK Jardunaldiekin. Omenaldia egingo zaio Bizkaia Zubiari eta hainbat euskal poetak beren olerkiak ekarriko dizkigute 21era arte.

Hilaren 23an, gure talde handietako baten, Platero y Tú, omenezko kontzertua izango dugu BBK Familien Rockin´Bizi zikloaren barruan.

Zinema klasikoa 26an “Con la muerte en los talones” filmaren proiekzioarekin; jatorrizko bertsioan emango da azpitituluak gaztelaniaz direla.

Eta hilabetea amaitzeko, Ja! Bilbao umorezko jaialdiaren programazioaren zati bat, 27tik aurrera. Hitzaldiak, elkarrizketak eta askoz gehiago umorearen munduko pertsona ospetsuenetako batzuekin.

Iraileko programazioa BBK Salan

Honela BBK-k kulturari laguntzen jarraitzen du Bilboren erdigunean duen BBK Salan askotariko eta kalitatezko programazioa eskainiz.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
BBK activará 16.000 bonos-descuento en salas que se integren en la plataforma “Kreoenti Kultura”
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak