Punto menú Created with Sketch.

Zabalik da beka-deialdia IV. BBK BOOTCAMPerako

BBK 10 apirila, 2019

BBK-k egin du beka-deialdia bere laugarren BBK BOOTCAMP campuserako; prestakuntza-sistema trinko hau AEBetatik Euskadira ekarria da, errekorrezko denboran aditu programatzaileak prestatzeko. Laguntzek ikastaro honen kostua ia osorik ordain dezakete, eta 12 asteko iraupena izango du maiatz eta uztail artean. Beka eskatzeko epea apirilaren 23an amaituko da.

Guztira, BBK Bootcampak 3.000 euroko prezioa du. BBK Fundazioak bi eratako bekak eskaintzen ditu: beka arruntak eta beka ‘bereziak’. Beka arruntak 1.500 €ko diru-laguntza ematen du, hau da, ikastaroaren prezioaren % 50; beka ‘bereziak’, berriz, 2.500 €, hots, kostuaren % 80 baino gehiago ordaintzen du.

Deialdian parte hartu nahi dutenek aurrez BBK BOOTCAMP programan onarturik egon behar dute, langabezian egon eta Bizkaian bizi.

Beka eskatzeko, BBK atarian, BBK eta ZU aplikazioan, erregistratu behar da aldez aurretik, eta gero, parte hartzeko formularioa bete.

Egungo albiste gehiago
BBK-k ireki du izena emateko epea Urdaibain duen Zentroko udalekuetarako
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
Gure ekitaldi guztiak