Albisteak

ZALLAKO MIMETIZ IKASTETXE PUBLIKOKO IGE-AK IRABAZI DU KONTZILIAZIORAKO IDEIA BERRITZAILEEN II. BBK FAMILY LEHIAKETA

Familia-kontziliazioaren alorrean ideia berritzaileak lortzeko asmaturiko II. BBK Family Lehiaketako irabazleak eta finalistak aurkeztu ditu gaur BBK-k. Aurten “Zaindu ditzagun zainketak: guztion ondasun bat” goiburua izan duen lehiaketako lehen hiru postuak honako hauek izan dira: “Denbora- eta jolas-bankua”, Zallako Mimetiz ikastetxe publikoko IGEarena (lehen saria); “Jolasmugi”, Kirolmediarena (bigarren saria); eta “Kontziliazioari laguntzeko sareak eta kontziliazio-bonuak”, ITAKA Escolapios Fundazioarena (hirugarren saria).

Proposamenak lana eta norberaren bizitza uztartzera bideratutako ekintzetan oinarritu dira, komunitate osoarentzat onuragarria den proposamena.

Lehiaketaren bigarren edizioaren erabakia gaur jakinarazi dute BBK Sasoikon. Lehenengo ideia irabazlea “Denbora- eta jolas-bankua” izan da, Zallako Mimetiz Ikastetxe Publikoko Ikasleen Gurasoen Elkartearen (IGE) proiektua, eta aplikazio bat diseinatzea proposatu dute helburu honekin: gurasoek libre duten denbora bertan jartzea, beren seme-alabak zaintzeaz gain, eskolako beste haur batzuk ere jagon edo zaindu ditzaten, herriko zenbait guneren eskaintza zehatzarekin, hots, ludoteka, frontoia, liburutegia edo ikastetxeko patioa. Gainera, eskola horretan, goiztiarrentzako gela bat dute familiek, jantokiko ordutegian eskolaz kanpoko ekintzak, eta ikastetxetik irten ostean ludoteka ordutegi jarraituko egunetan.

Informazio gehiago