Punto menú Created with Sketch.

Zinemakumeak Gara 2019

BBK 18 urria, 2019

Emakumeek zuzendutako “Zinemakumeak Gara!”zinema erakusketaren lehiaketaren XXIV. edizioa BBK aretoan, Campos Antzokian, Azkuna Zentroan eta Bilborocken garatuko da urriaren 14tik aurrera. Lehiaketaren barnean film labur, film luze, konferentzia eta mahai borobilen hautaketa indartsua izango da. Aurtengoan azken olde feministan ipiniko du arretan, 2018ko martxoaren 8ko greban jo zuena goia. Bilboko lehiaketa beteranoak BBK, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du eta “Simone de Beauvoir” saria entregatuko dio Puy Oria zinema ekoizleari.

Jaialdiaren helburua emakumeek egindako zinema ezagutarazi eta hedatzea da. Astelehenean, hilaren 14an, emango zaio hasiera, BBK aretoan Alejandra Marquezen “Las niñas bien” filmarekin. Film hori zazpi film luzez osatutako sorta batek osatzen du “Aldaketaren zurrumurrua” izenburupean. Film luze horiek lehen eztabaidarako aitzakia izango dira: iazko martxoko mobilizazio horiek gizartean izan zuten eragina. Maite Larrauri filosofo eta idazle feministaren laguntzarekin, lehendabiziko mahai borobil horretan izango dira Clara Serra, Aixa de la Cruz eta Maria Mur. Ekoizle talde horren moderatzaile lanetan Virginia Yagüe CIMAko presidenteordea izango da. Horrela, beren talaiatik emakumeek ikus-entzunezko munduan bizi duten egiazko egoera zein den erakutsiko dute.

Hilaren 15 (asteartea) eta 21 (astelehena) artean lehiaketara aurkeztutako gainerako filmak proiektatuko dira, guztiak arratsaldez.  Bizkaiko publikoak emakumeek egindako kalitatezko zintak ikusteko aukera izango du, besteak beste, “The Crossing”, Bai Xue txinatarrena; Nina Paleyren “Seder-Masochism”; Tonia Mishialiren “Pause”; Gaya Gijiren “My Favorite Fabric”; Romina Paularen “De nuevo otra vez”; eta Lila Avilesen “La camarista”.  Zinta horien artean Ana Diez eta Dana Rotbergen “Elvira Luz Cruz, pena máxima” izeneko film ertaina proiektatuko da.

Hain zuzen, Ana Diez zuzendari eta gidoigilea izango da EZEZAGUNAK sekzioko izar gonbidatua. Aipatutako dokumentala aurkeztera bertaratuko da eta bere presentziarekin babesa ematen dio Itziar Leemans, Estibaliz Urresola eta Tamara Lucarini film laburren egileek egindako lanen erakusketari. Aurten egile horiek NOKA programan parte hartu dute, hots, Euskadin gunea duten zinegile independenteek beren zinema film luzeak garatzera bideratzen den akonpainamendu pertsonalizatuko ikastaroan.

“La camarista” filmaren proiekzioa Isabel Otxoa, Itziar Gandarias eta Susana Carramiñanak osatuko duten mahai borobilaren aurrerapena izango da. Aipatu mahai horretan feminismoak industria osteko gizartean langile mugimenduaren mutur gisa duen garrantziaz arituko dira. Hitzaldi horrekin aurtengoz Aintzane Rincon EHUko irakasleak emango duen “Begirada kritikorako hastapen tailerra” eta zinemagintzako talentu berriak denbora errekorrean topatzeko aukera emango duen XPREST! film laburren Jaialdiaren VIII. Edizioa barneratuko dituen programari amaiera emango zaio.

Egungo albiste gehiago
BBK SASOIKO zentro-eredu berria da lan-etapa amaitu duten edo amaitzeko zorian dauden pertsonentzat
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Gure ekitaldi guztiak