Punto menú Created with Sketch.

BBK-k ireki du bere Erasmus Beketarako izen-ematea

BBK 23 maiatza, 2019

Laguntza hauek Espainiako estatuko edozein unibertsitatetan matrikulaturiko ikasleentzat dira, EAEn erroldatuta eta gradu-ikasketetako ikasleentzako mugikortasun-programan onartuta baldin badaude.

Programak aurrekontu finkoa du, onuradunen artean banatuko dena, hauek helmugako unibertsitateetan egongo diren hilabete kopuruaren arabera. Beraz, ezin da a priori zehaztu emango den beka-kopurua. Ikasturte osoarengatiko laguntzaren zenbatekoa 800 €tan dago finkatuta eta helmugako unibertsitatean lau eta sei hilabete arteko egonaldietarako 400€ izango dira. Hilean 100 euroko beka espezifikoak ere badira lau hilabete baino gutxiagoko egonaldietarako. Laguntza hauek beste erakunde batzuen laguntzen osagarriak izan daitezke.

Eskatzen dituzten pertsonek K26 edo K26+ txartelaren (30 urte baino gehiago izanez gero, edozein Kutxabank finantza-txartelen) titular izan behar dute, eta gainera egoera aktiboan dagoen kontu baten titular. Bestalde, eskatzaileak edo bere aitak/amak/tutoreak KUTXABANKekiko beste lotura-betekizun batzuk bete behar ditu.

Egoera ekonomiko berezia dute eskatzaileek kopuru handiagoko bekak ere lortu ahal izango dituzte. Beka hauen zenbatekoa arruntena baino bi aldiz handiagoa izango da.

Eskaera BBK eta ZU aplikazioaren bidez izapidetuko da. Erregistro erraz baten ostean, gero beharrezkoa izango da eskaera-inprimakia betetzea eta zenbait agiri edo dokumentu eranstea.

Bizkaiko eskatzaileek beren eskaeraren egoera BBK eta ZU aplikazioaren eta web-orriaren bidez kontsultatu ahal izango dute urriaren bukaeran, beka eskatzen duen pertsonaren NAN-bilatzailearen bidez.

 

Argibide gehiago:

BBK BEKEN ATARIA: https://becas.bbk.eus/

Egungo albiste gehiago

BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Banku-fundazioek beren erronkei buruz hausnarketa eta eztabaida egin dute BBK Fundazioak bultzaturiko ekitaldian
Gure ekitaldi guztiak